Europako gida - Boluntarioak

Boluntarioak

Europako Boluntario Zerbitzua (EBZ)

18 eta 30 urte artekoa zara?

Beste herrialde batera joan nahiko zenuke eta boluntario aritu?

Kultura berriak ezagutu eta hizkuntzak praktikatu nahi dituzu?

Seguru Europako Boluntarioen Zerbitzua interesatzen zaizula, gastu guztiei aurre egiteko estaldura ekonomikoa du eta. Iraupen motzekoa (2 hilabete) edo luzekoa (6, 9 edo 12 hilabete) egonaldia egin dezakezu, eta oso esparru desberdinetako proiektuak daude (ingurumena, kultura, artea, gazteria, giza bazterkeria...)

Informazioa nahi izanez gero, hemen duzu argibide gehiago:

INJUVE(Beste leiho batean irekiko da)

Youth in action(Beste leiho batean irekiko da)

Gazteaukera(Beste leiho batean irekiko da)

Programaren baitan aktibo dauden proiektuak ikusi nahi badituzu kontsulta egin datu-basean(Beste leiho batean irekiko da). Sartu nahi duzun herrialdea eta landu nahiko zenukeen gaia, eta zuretzat egoki diren proiektuak bilatu.

Informazio gehiagorako edo Europako Boluntarioen Zerbitzuarekin izapideak burutzeko, harremanetan jarri zure inguruan programa horretan erregistratua dagoen elkarteren batekin(Beste leiho batean irekiko da). Eta Gasteizkoa bazara, edo lan zein ikasketa harremana baduzu hiriarekin, gu geu informazioa emango dizugu.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: