Europako gida - Ikastea

Ikastea

Aholkuak

- Informa zaitez kualifikazio eta ikasketen aitorpenaren(Beste leiho batean irekiko da) gainean eta parekotasunak egiaztatu.

- Datu praktikoak jakin nahi badituzu, bizi eta lan baldintzak izeneko gidak(Beste leiho batean irekiko da) kontsultatu ideia bat egiteko, adibidez, egunez egunekoan zenbat gastatu beharko duzun jakin ahalko duzu.

- Bidaia gidak kontsultatu ahal izateko Bidaiateka izeneko txokora jo dezakezu eta zure egonaldirako informazioa bildu.

- Kontuan izan hizkuntzen gaia oso garrantzitsua dela. Hizkuntza ingurune errealean ikasteak etorkizunerako balioko zaizu, eta ez ahaztu zure curriculumean hori aipatzea, ez baita gauza bera hizkuntza bat norberaren herrialdean ikasi izana edo ikasitako hizkuntza hitz egiten den herrialdean denbora pasatu izana.

- Egiaztatu agiri guztiak egunean dituzula, nortasun agiria edo pasaportea indarraldian.

- Ez ahaztu Europako Osasun Txartela(Beste leiho batean irekiko da) (EOT) izapidetzea, osasun prestazioak jasotzeko eskubidea egiaztatzen baitu, Europar Batasunean, Espazio Ekonomikoan edo Suitzan aldi baterako egonaldia eginez gero. Bi urteko iraunaldia du.

- Ikasteaz gain lana bilatzeko asmoa baduzu, curriculum vitae eta aurkezpen- gutuna prestatu, xede herrialdeko hizkuntzara itzuli, kopiak egin eta argazki batzuk eraman, horrela dena izango duzu prest. Ez ahaztu formatu elektronikoan eramatea, aldaketak egin ahal izateko. Gomendiozko gutunak eraman ahal badituzu lagungarri izan daitezke.

- Bidaiatu aurretik, gazte txartel(Beste leiho batean irekiko da) batzuk izapidetu ahalko dituzu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, abantaila eta beherapenak lortzeko baliatu ahalko dituzunak (Aterpekide txartela, Nazioarte mailako ikasle txartela, Go 25,...)

- Bukatzeko, Gazte Txartelarekin bidaiako laguntza- asegurua(Beste leiho batean irekiko da) dohainik duzula kontuan hartu, baliagarria izan ahal zaizu eta.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: