Europako gida - Ikastea

Ikastea

Hizkuntzak

Hizkuntzak ikasi edo haien inguruko zure ezaguera hobetu nahi duzu? Autoikaskuntzako metodoak baliatuta, interneten bidez, irakasle batekin..., modu asko daude ikasteko, zuretzako egokiena aurkitu besterik ez duzu egin behar.

Hizkuntza ikastaroak Europan

Haren hizkuntzan murgiltzeko Europako herrialde batera joatea pentsatzen ari bazara, horretan lagunduko zaituzten lotura asko dago, horra hor horietako batzuk:

- Infoidiomas(Beste leiho batean irekiko da): honakoak jasotzen dituen datu-base zabala eskaintzen du: atzerrian egiteko ikastaroak, hizkuntzak on-linez ikastekoak, udako ikastaroak edo ikasturtean zehar egitekoak. Gainera, nahiko osatuak dauden bidaia gidak eskaintzen ditu.

- Language Learning(Beste leiho batean irekiko da): 90 herrialdetan dauden 6.500 ikastetxetako hizkuntza ikastaroei, jarduerei eta ostatuei buruzko informazioa.

- Cursos-de-idiomas.com(Beste leiho batean irekiko da): Mundu osoko hizkuntza-ikastaroen ataria. 40 herrialde ezberdinetako 2.000 ikastaro baino gehiagotan izena emateko doako zerbitzua eskaintzen du.

- Interlink-idiomas(Beste leiho batean irekiko da): hizkuntza ikastaroak, diruz lagundutako ikastaroak...

Hizkuntzak eta lana

Atzerrira joan nahi baduzu hizkuntzak ikastera, baina ikastaroak egiteko diru nahikorik ez baduzu, hainbat eskaintza dago ordaindutako lana eduki eta aldi berean hizkuntza ikastaroa egiteko. Hona hemen eskaintza horietako batzuk:

- Lanbide praktikak: parte hartzaileen lanbide interesekin loturiko praktikak, hizkuntza ikastaroak egin daitezke, aldez aurretik eta praktikaldian zehar.

- Ordaindutako lanak: hotel, jatetxe, gazteen egoitza, kanpamentu eta abarretan lana egiteko. Enpresa askok, lanean hasi aurretik, hizkuntza ikastaroak egiteko aukera ematen dute, eta hainbat programatan aldi berean egin daitezke lana eta ikastaroak.

- Au pair programak: tokiko familia batekin bizi, eta haurrak zaintzen edo etxeko zeregin arinetan laguntzen da. Horren truke, ostatua, mantenua eta norberaren gastuetarako asteko ordainsaria jasotzen da.

- Lana egin eta ikastea batera: asteko 12 eta 20 ordu arteko hizkuntza ikastaroak, gehi asteko 15 eta 20 ordu arteko etxeko lanak edo haurrak zaintzekoak. Aukera horiek eskaintzen dituzten agentziekiko loturak:

Bekak eta laguntzak

Eusko Jaurlaritzaren bekak

- Euskal Unibertsitateetako edo goragoko mailako ikasleentzako Eusko Jaurlaritzaren bekak(Beste leiho batean irekiko da): udan ikastaroak egiteko.

- Unibertsitateaz kanpoko ikasleentzako Eusko Jaurlaritzaren bekak(Beste leiho batean irekiko da): DBH eta DBHOko ikasleentzako.

Vital Kutxaren Hizkuntza Institutu Fundazioa

- Hizkuntza Institutu Fundazioa -Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak bekak(Beste leiho batean irekiko da) eskaintzen ditu haren ikasleentzat.

Hizkuntzak etxetik atera aurretik

Beste tokiren batera joan aurretik hizkuntzaren bat onlinez ikasi nahi baduzu hainbat baliabide dituzu hemen:

- La Mansión del inglés(Beste leiho batean irekiko da): ikastaroak online, doan.

- E.L.Easton(Beste leiho batean irekiko da): hainbat hizkuntzatako materiala, hizkuntza testak...

- Europa Pages(Beste leiho batean irekiko da): hainbat hizkuntza ikastaro doan, eta beste herrialdeetako pertsonekin harremanetan jartzeko aukera ematen du.

- Lingu@net Europa(Beste leiho batean irekiko da): materialak, txatak...

- Ingelesaren gramatika eta ortografia gida(Beste leiho batean irekiko da)

- Busuu.com(Beste leiho batean irekiko da): erregistratu eta onlinez ikasi nahi duzun hizkuntza, doan, ikasgaien eta beste erabiltzaileekiko txaten bidez.

- e-Lea programa(Beste leiho batean irekiko da): hizkuntza ikastaroak onlinez, prezio onean, etengabeko ikaskuntzaren hiru.com programaren bidez: Ingelesa, alemana, frantsesa eta italiera.

- BBC hasiberrientzat(Beste leiho batean irekiko da): online ikastaroak, doan, hasiberrientzat

Aurrez aurreko klaseetara joatea nahiago baduzu, hona hemen hainbat helbide:

- Hizkuntza Eskola Ofiziala HEO(Beste leiho batean irekiko da):

- Hirian dauden hizkuntza akademiak(Beste leiho batean irekiko da)

Mailakatzeko probak

Hizkuntzaren batean duzun gaitasun maila neurtu nahi baduzu saiatu hemen:

- Centro Universitario de Idiomas a Distancia(Beste leiho batean irekiko da) (DIALANG): Europako erreferentzia marko komunean oinarritutakoa da, horregatik da interesgarria, hizkuntza arlo bakoitzaren ezaguera (irakurketa, idazkera...) maila zehaztu ahal duzu.

- Languange Proficiency Tests(Beste leiho batean irekiko da): mailaketa probak hainbat hizkuntzatan, bestelako baliabideak ere eskaintzen ditu.

- Testmagic(Beste leiho batean irekiko da): TOEFL, GMAT, eta GRE probak, galdera adibideak, hiztegia, probei buruzko informazioa...

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: