Europako gida - Lan egitea

Lan egitea

Aholkuak

Pentsatu zein herrialdetara joan eta zein lan mota egin nahi duzun, denbora asko aurreztu eta, aurretik, xede herrialdeari eta haren gaineko lan merkatuari(Beste leiho batean irekiko da) buruzko informazioa eskuratu ahalko duzu, baita zehatzago eta espezifikoagoak diren lana bilatzeko orrietan sartu ahalko ere.

Datu praktikoak jakin nahi badituzu bizi eta lan baldintzak izeneko gidak(Beste leiho batean irekiko da) kontsultatu ideia bat egiteko, adibidez, egunez egunekoan zenbat gastatu beharko duzun jakin ahalko duzu, eta horrela benetako gastuek ordainsariarekin duten aldea kontuan hartu, askotan ez baikara bigarren horretaz kontziente.

Bidaia gidak kontsultatu ahal izateko Bidaiateka izeneko txokora jo dezakezu eta zure egonaldirako informazioa bildu.

Hizkuntzen gaia oso garrantzitsua dela kontuan izan. Joan nahi duzun herrialdeko hizkuntza menderatzeak norberaren alde jokatuko du lehiatzeko orduan. Duela urte batzuk, jendea beste hizkuntzen aldez aurreko ezaguera handirik izan gabe joaten zen atzerrira, baina egoera aldatu egin da Europar Batasuneko estatu kideen arteko zirkulazio libreari esker. Gaur egun migrazio mugimenduak handiagoak dira, baita hizkuntza gaitasuna ere. Hizkuntzaren gaineko ezaguera nola hobetu jakin nahi baduzu sar zaitez gure hizkuntzak izeneko atalean.

Agiri guztiak egunean dituzula egiaztatu, nortasun agiria edo pasaportea indarraldian. Gidatzeko baimena baduzu, eraman ezazu, baliteke lanpostu batzuetan eskatzea.

Ez ahaztu Europako Osasun Txartela(Beste leiho batean irekiko da) (EOT), Europar Batasunean, Espazio Ekonomikoan edo Suitzan aldi baterako egonaldia eginez gero osasun prestazioak jasotzeko eskubidea egiaztatzen baitu. Bi urteko iraunaldia du.

Curriculum vitae eta aurkezpen-gutuna prestatu, xede herrialdeko hizkuntzara itzuli, kopiak egin eta argazkiak ere eraman, horrela dena izango duzu prest. Ez ahaztu formatu elektronikoan eramatea, horrela aldaketak egin ahalko dituzu eta. Gomendiozko gutunak eraman ahal badituzu lagungarri izango dira horiek ere.

Elkarrizketei begira, familia liburuaren kopia (edo jatorrizkoa) eramatea ondo egon daiteke, bai eta jaiotze-ziurtagiria(Beste leiho batean irekiko da) ere. Zure tituluaren itzulpen egiaztatua (beharko duzun hizkuntzara) eskatzea ere komeni da; Kanpo Gaietarako Ministerioaren(Beste leiho batean irekiko da) web-orrian aurki dezakezu non lortu, baina beharrezkoa dena baino ez itzuli, bestela garestiegi izan daiteke eta.

Ez ahaztu, hemendik lan kontratua egina baduzu ere, dirua beharko duzula lehenengo ordainsaria jaso arte, zure gastuetarako, ostatu eta mantentzerako, joan-etorrietarako eta norberaren edozein gastutarako.

Joaten zaren tokian zure lanbidea arautua dagoen edo ez jakin beharko duzu, bai eta tituluen akreditazio edo kualifikazioen korrespondentzia(Beste leiho batean irekiko da) zein den ere.

Bidaiatu aurretik, gazte txartel batzuk(Beste leiho batean irekiko da) izapidetu ahalko dituzu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, abantaila eta beherapenak lortzeko baliatu ahalko dituzunak (Aterpekide txartela, Nazioarte mailako ikasle txartela, Go 25,...)

Bukatzeko, Gazte Txartelarekin bidaiako laguntza-asegurua(Beste leiho batean irekiko da) dohainik duzula kontuan hartu, baliagarria izan ahal zaizu eta.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: