Erakusketa: 'Gema Intxausti. Entre la multitud, observando el arresto' Artium-en (Bertan behera)

Noiz
Hasiera eguna: 2020/02/08, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2020/09/20, amaiera ordua: 20:00
Deskribapena

Artium artistas

Gema Intxaustiren (Gernika-Lumo, 1966) ekoizpena, bere lehen etapan, laurogeita hamarreko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen eskulturaren hizkuntzen berrikuntzarekin lotuta dago; eskultura-sail horietan, etxeko gaiei lotutako materialak erabiltzen ditu, eta artearen hizkuntzari buruzko hausnarketa ironikoa proposatzen du.

Hamarkada horren amaieran piztu zitzaion Intxaustiri testuen, marrazkien eta argazkien erabileraren inguruko interesa, eta, horren ondorioz, Erresuma Batura joan zen zinema- eta bideo-ikasketak egitera. Garai horretakoak dira Bilboko eta Londresko leku publikoetako fotomatoiak erabiliz egindako lanak. Mugimendurako eta denborarako muga zorrotzak zehazten dituen teknologia hori erabiltzeak irudi kopuru mugatu baten bidez eraikitako narrazioak sortzen ditu, non ohikoak baitira zinemaren eta artearen historiei egindako keinuak.

Lekua:

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa

Frantzia kalea, 24

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera. 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Larunbatak eta igandeak. 11:00-20:00

Tarifak:

Sarrera orokorra: 5 €

Tarifa murriztua "zuk erabakitzen duzu", zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat: ikasleak, langabetuak, pentsiodunak eta 65 urtetik gorakoak, urteko asteazkenero, bisitari guztientzat.

Urteko igandero 14:00etatik aurrera, bisitari guztientzat.

14 urtez azpikoa: doan

Erakusketak:

http://artium.eus/eu/erakusketak(Beste leiho batean irekiko da)

Informazioa eta erreserbak :

Artium 945.20.90.00.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.