Erakusketa: 'Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian' Artium-en

Noiz
Hasiera eguna: 2020/06/02, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2020/09/20, amaiera ordua: 20:00
Deskribapena

Artium Museoko bildumaren funtsak ditu ardatz erakusketa honek, eta euskal testuinguruan garatutako praktika artistiko eta kulturalei buruzko gogoeta zabala egiten du.

1977. urtea da Zeru bat, hamaika bide erakusketaren abiapuntua, gertaera politiko, sozial eta kultural handien garaiaren hasiera. Bi hamarkada baino gehiago hartzen duen erakusketa hau 2002. urtean amaitzen da, Artium Museoa ireki zen urtean.

Jardun artistikoak, kultura-adierazpenak eta prozesu historikoak lotuz, erakusketak, besteak beste, honako gai hauek jorratzen ditu: aldi horretan gertatutako instituzionalizazio-prozesuak, artisten parte-hartzea kultura-politiken eraketan, jardun artistikoen eta gizarte-mugimenduen arteko gurutzaketak, kontzientzia feminista sortzea edo XX. mendearen amaieran tokikoaren eta globalaren artean izandako tentsioak.

Artium

Lekua:

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa

Frantzia kalea, 24

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera. 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Larunbatak eta igandeak. 11:00-20:00

Tarifak:

Tarifa orokorra: 5 €
Tarifa murriztua Zuk nahi duzuna, zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat: ikasleak, langabetuak, pentsiodunak eta 65 urtetik gorakoak, urteko asteazkenero, bisitari guztientzat, Urteko igandero 14:00etatik aurrera, bisitari guztientzat.

Sarrera doan: 14 urtez azpikoak

Hobaridun sarrera: 2,5 €: Familia ugariak

Erakusketak:

http://artium.eus/eu/erakusketak(Beste leiho batean irekiko da)

Informazioa eta erreserbak :

Artium 945.20.90.00.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.