Erakusketa: '1989. Arean zehar' Artium-en

Noiz
Hasiera eguna: 2020/06/02, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2020/09/20, amaiera ordua: 20:00
Deskribapena

Artium artistas

Erakusketa hau Arena (1989) eta Zehar (1989-2011) aldizkarietatik abiatuta egina da, Espainiako Estatuko laurogeiko hamarkadako aldira hurbiltzeko.

Artxiboko materiala maileguan hartu eta obra berria sortzeko aukera bideratuz, erakusketa honek esploratzen du nola sor daitezkeen negoziazio-esparruak, hamarkada hura definitu zuten adostasunaren eta desmemoriaren kontrapuntu gisa. Hain zuzen ere, "oihartzun positiboen sistema" baten parte izateak ezaugarritutako garaia izan zen, Zehar aldizkariaren editore Miren Erasok (Donostia, 1960-Oiartzun, 2009) esango zuen moduan, garai hartan trantsizioko esparru soziopolitiko eta kultural demokratikoak ez baitzuen etorkizunera begiratu beste irrikarik.

Komisario Berriak programaren barruan egindako proiektua.

Lekua:

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa

Frantzia kalea, 24

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera. 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Larunbatak eta igandeak. 11:00-20:00

Tarifak:

Sarrera orokorra: 5 €

Tarifa murriztua "zuk erabakitzen duzu", zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat: ikasleak, langabetuak, pentsiodunak eta 65 urtetik gorakoak, urteko asteazkenero, bisitari guztientzat, urteko igandero 14:00 etatik aurrera, bisitari guztientzat.

14 urtez azpikoa: doan

Erakusketak:

http://artium.eus/eu/erakusketak(Beste leiho batean irekiko da)

Informazioa eta erreserbak :

Artium 945.20.90.00.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.