Boluntarioek Gasteizko hontzen populazioaren errolda egingo dute Herritarren Zientzia programa baten baitan

2020ko otsailaren 10ean

CEAk Herritarren Zientziako programa bat jarri du martxan hiri barruko zein inguruetako parkeetan bizi diren gaueko hegaztien populazioak zein egoeratan dauden jakiteko.

Gaueko harraparia

Orain arte, Gasteizko Herritarren Zientziako Sareak sei kontserbazio-programa izan ditu, udalerrian dauden animalia, landare eta lur mota ezberdinen ezaugarriak ikertu eta ezagutzeko xedez.

Aurten kontserbazio-programa berria sortu du CEAk sarearen barruan, gaueko harrapariak (hontzak) aztertzeko. Ikerketa ildo berri hori 100&CIA para Vitoria Gasteiz planaren barruan sartzen da, zeinak Zientzia eta Hezkuntza Ministerioaren laguntza jaso baitu, FECYT-Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Federazioaren bitartez. Herritarren Zientziako Sarea baliatuz, hiri barruko zein inguruetako parkeetan bizi diren gaueko hegaztien populazioak zein egoeratan dauden jakingo du IGIk.

Estudios medioambientales Icarus enpresako zuzendari Iñigo Zuberogoitia Arroyo ikertzaileak koordinatuko du programa, zeina gaur abiatuko baita, gaueko harrapariei buruzko ikastaro batekin: haien zenbait alderdi biologiko eta identifikatzeko ezaugarri nagusiak azalduko dira. Orobat, urubi, apo-hontz, gau-hotz, hontz ertain eta mozoloen siluetak eta kantuak bereizten ikasi ahalko da; Gasteizko Eraztun Berdearen barruko herri, lorategi eta parkeetan bizi dira horiek guztiak. Harraparia ez izan arren, zata europarraren jarraipena ere egingo da, gauez ibiltzen den espezie intsektiboro hori interesgarria baita, eta gure lurraldean ia ez baita ezagutzen haren banaketa.

Ikastaroan izena eman dutenek zuzenean ezagutuko dute hilean behin -otsailetik ekainera arte- laginak hartzeko erabili beharreko metodologia. Zehazki, parte-hartzaile bakoitzak 15 minutuz aztertu beharko du habitat egoki bat, eta begiz edo belarriz antzematen duen espezie oro apuntatu.

CEAk neguko jarduera-agendan eskaini du ikastaroa, eta pertsona ugarik agertu dute parte hartzeko interesa, berria baita, eta laginketa-metodologia, erakargarria.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: