Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Herritarren Partaidetzarako 2020-23 Udal Planean, adostutako jarduketen artean, Gasteizko Udalak lankidetza-sareetan parte hartzea azpimarratzen da, partaidetzako eta gobernu irekiko politiken inguruan elkarrekin ikastea eta esperientziak trukatzea sustatzeko. Jarraian zehazten da eremu horretako zein saretan parte hartzen ari den Gasteizko Udala .
Kaleidos fundazioan (gardentasunaren aldeko fundazioa), oinarrizko metodologia bat eraikitzen ari gara, erabakiak hartzeko balioko duena. Metodologia hori herritarrekiko harremanetan, herritarrei entzutean, eta eraikuntza partekatuan oinarrituta egongo da.
Demokrazia Parte Hartzailearen Nazioarteko Behatokia (DPHNB) sare bat da eta irekita dago toki esparruko demokrazia parte-hartzailearen inguruko esperientziak ezagutzeko, trukatzeko eta aplikatzeko interesa duten hiri, erakunde eta ikerketa-zentro guztiei.
Gobernu Irekirako Aliantza (Open Government Partnership) erreferentziako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburua da gobernu "irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak" sustatzeko tresnak garatzea eta ebaluatzea.
https://www.opengovpartnership.org/es
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.