Ohiko galderak, Udaltzaingoari buruz
Lapurreta/ebasketa bat salatu nahi dut; nork salatu dezake, eta zein agiri behar du horretarako?
Delituaren biktima orok egin dezake salaketa, bai eta interes zuzena duen orok ere, baldin eta adinez nagusia bada, edo, ezezkoan, tutoreak edo legezko ordezkariak laguntzen badio. Nahitaez salatzailearen NANa aurkeztu behar da salaketa egitean; aukeran, baita gertakarien ustezko egilea identifikatzen lagun dezakeeen edozein dokumentu ere. Horrez gain, izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Salaketa egiteko, baliatu al ditzaket aurrez aurrekoak ez diren bideak?
Bai, 2012tik aurrera, herritarrei zenbait delitu motaren aurrean salaketa egiteko bidea erraztu asmoz, norberak bete ditzake salaketa-orriak. Non aurkitu daiteke formulario hori?
• Udaltzaingoaren lokaletan, norberak betetzeko.
• Web-orri honetan; bertatik jaitsi, bete eta e-postaz inspeccionguardia@vitoria-gasteiz.org helbidera bidaltzeko. Kasu honetan, salaketa egiaztatu eta izapidetu ostean, udaltzain bat herritarrarekin adostutako lekura joango da eta salaketaren kopia emango dio eskura.
Formularioak ez du balio gertakari mota guzti-guztiak salatzeko, soilik azpiko zerrendan adierazitakoak:
• Diru-zorroa galtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik
• Diru-zorroa lapurtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik
• Bestelako lapurretak
• Bizikleta lapurtzea
• Matrikula-xaflak lapurtzea
• Nahita egindako kalteak
• Ibilgailuan nahita egindako kalteak
• Animaliak lapurtu edo galtzea
• Lapurreta ibilgailu barruan
• Ibilgailua ebatsi edo lapurtzea
• Udaltzaingoaren lokaletan, norberak betetzeko.
• Web-orri honetan; bertatik jaitsi, bete eta e-postaz inspeccionguardia@vitoria-gasteiz.org helbidera bidaltzeko. Kasu honetan, salaketa egiaztatu eta izapidetu ostean, udaltzain bat herritarrarekin adostutako lekura joango da eta salaketaren kopia emango dio eskura.
Formularioak ez du balio gertakari mota guzti-guztiak salatzeko, soilik azpiko zerrendan adierazitakoak:
• Diru-zorroa galtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik
• Diru-zorroa lapurtzea, dokumentazio edo/eta beste zuelarik
• Bestelako lapurretak
• Bizikleta lapurtzea
• Matrikula-xaflak lapurtzea
• Nahita egindako kalteak
• Ibilgailuan nahita egindako kalteak
• Animaliak lapurtu edo galtzea
• Lapurreta ibilgailu barruan
• Ibilgailua ebatsi edo lapurtzea
Baimena behar al dut aire edo gas konprimituko armak izateko?
Bai, Udalaren arma baimena behar duzu aire konprimituko karabina edo pistola erabiltzeko, baita beste arma simulatu batzuk erabiltzeko ere. 14 urtetik gorakoa izan behar duzu baimena eskuratzeko. Arma establezimenduren batean erosia bada, arma-dendan bete behar den txartela aurkeztu behar da Udaltzaingoaren lokaletan (Agirrelanda kalea 8); txartelak eroslearen datuak eta armaren ezaugarriak jaso behar ditu. Bete ostean, baimena Alkatetzara bidaltzen da. 10 egun eta gero joan daiteke Udalaren arma baimena jasotzera. Arma Internet bidez erosia bada, Udaltzaingoan erosketaren faktura eta arma bera aurkeztu behar dira, aurkeztutako datuak egiazkoak direla egiaztatzeko. Horren ondoren, aurrekoan bezala jarraitzen du izapideak.. Ez da ezer ordaindu behar izapide honengatik
Nola jakin daiteke galdu edo nonbait ahaztutako sakelako telefonoa Gauza Galduen Atalean al dagoen?
Gauza galduen bulegoan zuk galdutakoaren antzeko objekturik ba al dagoen egiaztatu dezakezu. Horrela bada, joan zaitez Gasteizko Udalaren Gauza galduen bulegora (Agirrelanda kalea 8), 08:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Objektua zurea dela egiaztatu eta zure burua identifikatu beharko duzu.
Diru-zorroa lapurtu didate, bertan nituen kreditu-txartel guztiekin; zer egin behar dut?
Jar zaitez harremanetan lehenbailehen txartela(k) eman ditu(zt)en entitateekin, bertan behera utzi edo blokea ditzaten. Jarraian, jo ezazu Udaltzaingoaren salaketen bulegora (Agirrelanda kalea 8). Bulego hori irekita dago egun osoz, 24 orduz; bertan, salaketa egin dezakezu, Udaltzaingoak gertakariak iker ditzan. Gorde ezazu salaketaren kopia; izan ere, agiri ofiziala da, eta zure kreditu-txartelak iruzurrez edo behar ez bezala erabili izan badira, agiri hori baliatuz legezko zeinaren bitartez legezko ekintzak bideratu ahal izango dituzu, baita eta erreklamazioak aurkeztu ere.
Nola lor dezaket polizia-txosten bat?
Poliziaren txostena eskura dezake esku-hartze jakin batean inplikatuta dagoen pertsona orok, horien senideek, eta inplikatuaren ordez ari den abokatuak edo aseguru konpainiak. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legea aplikatuz, interesatuari berari izan ezik, Udaltzaingoak ez dio inori datu pertsonalik jakinaraziko, eta ezabatu egingo ditu txostenaren kopietatik. Eskabidea beste pertsona edo entitateren bati uzten den kasuetan, esku-hartzean inplikatuaren baimen idatzia eskatzen da; bestela, gorabehera hori jakinarazteko aurkeztu beharreko eskabidean sinatu beharko du. Informazio eskaera Herritarrei laguntzeko bulegoetan egin daiteke.
Bizikleta lapurtu didate; nola jakin dezaket berreskuratu al duten?
Bizikleta lapurtuak berreskuratu daitezen lagundu asmoz, gure biltegian dauden bizikleten erregistroa jarri dugu herritarren eskura, bizikleta-motaren arabera bilduta. Horien guztien artean zurea denik ikusten baduzu, Udaltzaingoaren lokaletara jo dezakezu (Agirrelanda kalea 8) hura eskatzera, zurea dela egiaztatzen duten agiriekin (salaketaren agiria, bastidore zenbakia, fakturak, argazkiak…).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.