Ohiko galderak, Trafikoa eta Bide Segurtasunari buruz
Alkoholaren eraginpean gidatzeagatik ibilgailua kendu edo geldiarazi baldin badidate, zer egin behar dut hura berreskuratzeko?
Ibilgailua eraman aurretik, Udaltzaingoaren Argiketa Atalera joan behar zara, eta bertan alkoholemia proba egin, gidatzeko gauza ba ote zaren egiaztatzeko. Emaitza negatiboa bada, harrerara joan behar zara, eta bertan gidatzeko baimena, zirkulazio baimena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) txartela eta nahitaezko aseguruaren ordainagiria aurkeztu beharko dituzu. Ibilgailuaren jabea ez bazara, horiez gain haren baimen idatzia ere beharko duzu.
Probaren emaitza positiboa bada, ibilgailua eramaterik izango da, baldin eta gidatzeko baimena, jabearen baimena duen, eta udaltzainen ustean berme nahikoa ematen duen norbait aurkezten bada.
Ibilgailua udal biltegian baldin badago, hura kaletik kentzeagatiko tasak ordaindu beharko dira; ibilgailua bide publikoan geldiarazi badute, zepoari dagozkien tasak ordaindu beharko dira.
Probaren emaitza positiboa bada, ibilgailua eramaterik izango da, baldin eta gidatzeko baimena, jabearen baimena duen, eta udaltzainen ustean berme nahikoa ematen duen norbait aurkezten bada.
Ibilgailua udal biltegian baldin badago, hura kaletik kentzeagatiko tasak ordaindu beharko dira; ibilgailua bide publikoan geldiarazi badute, zepoari dagozkien tasak ordaindu beharko dira.
Uko egin al diezaioket alkoholemia probari?
Ez. Alkoholemia probari uko egitea Zirkulazio Araudi Orokorraren aurkako administrazio arau haustea; haren arabera, ibilgailuetako eta bizikletetako gidari guztiak daude behartuta alkoholez toxikaturik aurkitzen ote diren jakiteko ezar daitezen probak egitera.
Bide segurtasunaren aurkako delitu bihurtuko da proba egiteko ukoa, baldin eta gidaria ustez alkoholaren eraginpean zirkulatzen ari denean gertatzen bada.
Bide segurtasunaren aurkako delitu bihurtuko da proba egiteko ukoa, baldin eta gidaria ustez alkoholaren eraginpean zirkulatzen ari denean gertatzen bada.
Gaizki aparkatuta egoteagatik garabiak ibilgailua eramaten badit zer egin behar dut berreskuratzeko?
Joan zaitez udal biltegira (Agirrelanda kalea 8), eta bertan garabiari dagokion tasa ordaindu beharko duzu, bai eta ibilgailua udal biltegian edukitzeagatiko tasa ere, beharrezkoa bada. Ibilgailua eramateko, gidatzeko baimena, zirkulazio baimena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) txartela eta nahitaezko aseguruaren indarrean dagoen ordainagiria aurkeztu beharko dituzu. Ibilgailuaren jabe izan ezean, horiez gain haren baimen idatzia ere beharko da.
Zer gerta dakidake motordun ibilgailua edo ziklomotorea gidatzeko baimenik gabe edo indarrean ez dagoen baimenarekin gidatzen badut?
Kode penalaren 384. artikuluaren arabera, motordun ibilgailua edo ziklomotorea gidatzeko baimenik gabe edo indarrean ez dagoen baimenarekin gidatzea (dela puntu guztiak galtzeagatik, dela erabaki judizialagatik) bide segurtasunaren aurkako delitua da.
Agiririk ez egiaztatzearen ondoriozko salaketetan, bertan behera geratuko da dosierra gerora Trafikon agiri guztiak aurkezten baditut?
Ez. Dokumentazioa ez eramatea (gidatzeko baimena, zirkulazio baimena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) txartela eta nahitaezko aseguruaren ordainagiria) administrazio arau-haustea, eta ez du bertan behera egiten, ezta gerora dena delako agiria aurkezten bada ere.
Trafiko alorreko zigor baten ondorioz udaltzain batek neure etxebizitzan gidatzeko baimena eskatzen badit, ba al dut ukatzerik?
Ez. Kontuan hartu behar da une horretan udaltzaina agintari administratibo edo judizial baten agindua betearazten ari dela eta, horrenbestez, agindua bete egin behar dela.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.