Atariak Salburuko soinu paisaia ezagutzeko aukera eskaintzen du

2021eko martxoaren 18an

Ataria - Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroak hezgunearen soinu-paisaiak ezagutaraztea helburu duen atala argitaratu du kaleratu duen webgune berrituan. Begiak itxi eta parkeko soinuei erreparatzeko gonbidapena da, naturaren soinuak entzutea, alegia.

Salburuko hezeguneak askotariko habitatak dituenez, espezie ezberdinak batzen dira bertan. Baso, lezkadi edo urmaelek soinu ugari dute gordeta eta lekuaren arabera, hegaztiak, anfibioak, intsektuak edo ugaztunak entzungo ditugu.

Naturako soinuetan espezialista entzutetsua da Carlos de Hita, eta Salburuko parkeko hiru espaziotan kokatutako soinu-paisaia hauek utzi dizkigu.

  • Ibarbasoa, udaberrian egunsentian
  • Urmaela, negu amaierako arratsa
  • Ertzetako lezkadietan

Horietan guztietan Salburuko faunaren aberastasuna agerikoa da. Izan ere, ingurune honetan bizi dira hegazti migratzaileen 70 espezietik gora, 40 ugaztun-espezie, 12 narrasti-espezie, 9 anfibio-espezie, 3 arrain-espezie eta animalia ornodun kopuru handia. Horrela bada, hegaztien-behaketaz gozatzen dutenentzako, zein natura-argazkigintzara zaletuentzako zein naturan txangoak ematea maite dutenentzako benetako altxorra da Salburua.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.