Behin-behineko aldaketak, TUVISAren L2 lineako geltokietan, Salbatierrabiden, urtarrilaren 7tik aurrera

2020ko urtarrilaren 3an

Autobus elektriko adimentsuaren obrek Mendizorrotza inguruko bi geltokien kokapena zertxobait aldatzea ekarriko dute, eta kale horren zati bat aldi baterako ixtea, oinezko eta txirrindularientzat

Urtarrilaren 7tik aurrera, TUVISAko 2. linearen erabiltzaileek lekuz aldatuta aurkituko dituzte, aldi batez, L2a eta L2b lineetako geltokiak, Salbatierrabiden, Mendizorrotza ondoan. Salbatierrabideko bi espaloien parte bat ixtea ekarriko dute autobus elektriko adimentsu berria instalatzeko lanek. Hori dela eta, itxi egingo da aldi batez oinezko eta txirrindularien igarobidea kale-zati horretan, eta geltokiak lekuz aldatuko. Ibilgailuek ohi bezala igaro ahal izango dute bertatik.

L2b lineako egungo geltokia Lasarteko ateko biribilgunerantz eramango da, 20 bat metro. L2a lineako geltokia, berriz, Lasarteko ateko biribilgunearen beste aldera aldatuko da, espaloi berean.
Oinezko eta txirrindularien joan-etorriak Mendizorrotzeko espaloira desbideratuko dira aldi batez, bide publikoan behar bezala seinaleztatuz.

Obrek ez dute inolako eraginik izango autobusen maiztasunean, ezta TUVISAk Alavesen partidak direla eta jartzen dituen zerbitzu berezietan ere.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: