Urban Commerce 2024 - Programa

Urban Commerce 2024

Programa

Urriak 17

  • 09:00 - 09:30. Bertaratuei harrera egin eta dokumentazioa ematea.
  • 09:30 - 10:00. Inaugurazio ofizialeko ekitaldia eta ongietorria.
  • 10:00 - 10:45. Hasierako hitzaldia. Salmenta baikorra: konponbideetan ardaztutako retail-eredu bat
    • Hizlaria: Marcos Álvarez. Dendalaria, ekonomista eta giza baliabideetan aditua.
    • Aukezlea: Josune Vélez de Mendizábal. Kazetaria.
  • 10:45 - 12:00. Mahai-ingurua: Erosketa-esperientzia hiri-testuinguruaren bidez eraldatzen.
    Mahai honetan aztertuko dugu hiriak nola lagun diezaiokeen hiriko merkataritzaren garapen jasangarriari kontsumitzaileen erosketa-prozesuan zehar. Diziplina anitzeko profesionalen eskutik, hiri-arkitekturarekin hasi eta psikologiarekin buka, retailaren eta teknologien mundutik igaroz; pertsonek beren erosketa-prozesuetan egiten duten bidaia aztertuko dugu, eta identifikatuko dugu hiri-testuinguruaren zer alderdi diren giltzarri esperientzia gogobetegarria eta fidelizatzailea sortzeko. Ikuspegi desberdinetatik aztertuko dugu nola lagun dezakegun garapen ekonomiko eta soziala modu integratzaile, jasangarri eta saltzailean mobilizatuko duten ingurune bihurtzeko gure hiriak.
    • Parte-hartzaileak:
      • Eneritz Barreiro. Hiri-ekosistemako Arduraduna Tecnalia Research & Innovation sailean.
      • José Manuel Fernández. Estudio Estudio bulegoaren sortzailea eta bertako zuzendari kreatiboa Program leaderra da IED Bilbao eta IED Barcelona diseinu-institutuetan.
      • Luis Alfonso Escudero. GIZA geografiako irakaslea da Universitat de les Illes Baleares ikastegian.
      • Marcos Álvarez. Dendalaria, ekonomista eta giza baliabideetan aditua.
    • Aurkezlea eta dinamizatzailea: Virginia Matesanz. Berrikuntza zuzendaria BASQUE FOOD CLUSTER elkartean.
  • 12:00 - 12:30. Kaferako etenaldia.
  • 12:30 - 13:30. Elkarrizketa: Talentua erakartzea retailean.
    Erronka ugariri egin behar die aurre retailak, eraldaketa digitalarekin eta kanal-aniztasunarekin hasi, eta kontsumitzaileen espektatiba aldakorrak ere barnean hartuta. Haatik, giza talentua dago dinamika horien guztien muinean, faktore hori funtsezkoa baita erosketa-esperientzia bikain bat eskaintzeko. Beren karrera retail sektorean garatzeko prest dauden profesional gaituak erakartzea eta fidelizatzea funtsezko faktore bihurtu da esparru horretako edozein negozio arrakastatsua izan dadin. Retailak behar dituen profilak zein diren ikusiko dugu elkarrizketa honetan, eta estrategia berritzaileak eta eraginkorrak aztertuko ditugu, hala nola Retail Street Talent estrategia, talentu onenak sektorera erakartzeko. Profesionalentzako balio-proposamen erakargarri bat sortzeak duen garrantzia eztabaidatuko dugu, konpentsazio lehiakorraz gain garapen profesionalerako aukerak, lan-giro inklusiboa eta asmo-zentzu sendoa ere barnean hartuko dituen proposamena.
    • Parte-hartzaileak:
      • Cristina Delgado, WiR Women in Retail elkarteko presidentea eta sortzailea eta Celina Bello ,WiR Senior Advisor
      • Nuria Beltrán. Kataluniako Ekonomisten Elkargoko Retail Batzordeko presidentea eta Integra-retail taldeko bazkidea
    • Aurkezlea eta dinamizatzailea: Pilar Zorrilla. Euskal Herriko Unibertsitateko Marketin Irakasle Titularra.
  • 13:30 - 14:30. Hitzaldia: Berrikuntza emozionala hiri-arloko toki-merkataritzarako.
    • Hizlaria: Elena Alfaro. FANScinology esperientziaren sortzailea, Leonardos Club elkarteko presidentea eta EMO Insights International sozietateko CEOa.
    • Aukezlea: Josune Vélez de Mendizábal. Kazetaria.
  • 14:30 - 15:30. Laneko bazkaria.
  • 15:30 - 17:00. Esperientzien panelak.
    • Parte-hartzaileak:
      • Cristina Guezuraga. Publizista eta Sirope agentziako zuzendari sortzailea
      • Pilar Lobato. Joyas antiguas Sardinero.
      • Naroa Madinabeitia. Ez Dakit
      • María Mora. La Manducateca
    • Aurkezlea eta dinamizatzailea: Cristina Guezuraga. Publizista eta Sirope agentziako zuzendari sortzailea.

Plaza mugatuak. Nahitaezko inskripzioa.

1. aukera: Pintxoen Tourra

Lekurik gabe

Gasteiz hiria dastatzeko esperientzia berri gisa eskaintzen da bisita gidatu hau. Hiriaren Erdi Aroko kaleetan barrena, Euskadiko hiriburuaren sekretuak ezagutuko ditugu, eta bertako pintxo edo mokadu txiki goxoak dastatuko ditugu, bertan eskaintzen dituzten produktu tipiko eta sasoiko produktuengatik oso bereziak eta balio gastronomiko handikoak diren lokaletan.

  • Eguna: urriaren 16a. Hasiera-ordua: 19:00h
  • Iraupena ggb.: 2,5 ordu.

2. aukera: XIX. mendeko zabalgunea

Hiriak iraultza bizi izan zuen XIX. mendean trena iritsi zenean. Hiriak, hasiera batean, trenarenak ziren guneak modu nagian urbanizatu bazituen ere, laster bete ziren gune horietako kaleak hainbat antzokirekin, kafetegirekin eta enpresa oso enblematikoekin. Haien artean ditugu Naipes Heraclio Fournier lantegia eta kandelak eta txokolatea egiten zituen Quintín Ruiz de Gaunaren fabrika.

Ehun urtetik gora dituzten zenbait establezimenduk irauten dute eremu horretan, hala nola Confitería Goya gozo-denda ospetsuak, Circulo Vitorianok edo Eguía kafeak (enpresak ehun urte baino gehiago ditu eta geroago aldatu zen Gasteizera).

Bizimodu jori horrekin, ez gara harrituko jatorri indianoko zein industria-jatorriko familia dirudunenek beren bizilekua auzo dotore horretan finkatu nahi izanaz, Zulueta familiaren eta Ajuria familiaren kasuan bezala, hurrenez hurren.

Ibilbideak hainbat datu bitxi ere biltzen ditu zenbait pintoreri (hala nola Diaz de Olano eta Amárica) edo izen handiko mezena batzuei buruz (Felicia Olave, adibidez).

  • Egunak:
    • Urriaren 16a. Hasiera-ordua: 19:00h
    • Urriaren 17a. Hasiera-ordua 18:00h.
  • Iraupena ggb.: 2 ordu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.