Next Generation EU - LEAP plana: Gasteizko tokiko merkataritza biziberritzea

UE, Ministerio de España, PRTR, Ayto

Deskribapena

Hiriko merkataritza-sektorea indartzeko, trantsizio digitalaren bidez modernizatzeko, eta haren gaikuntza eta lehiakortasun-posizioa hobetzeko ekintzen multzoa.

Proiektuaren datuak

Hemen kokatzen da proiektu hau: 5. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Industria-sarea eta ETEak modernizatueta digitalizatzea, turismoa berreskuratzea eta Espainia nazio ekintzaile gisa bultzatzea"(gaztelaniaz) | 13. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "ETEei laguntzea" (gaztelaniaz).

Inbertsioa, milaka eurotan: 2,81 (BEZa barne)

Onetsitako laguntza, milaka eurotan: 1,39

Eragile inplikatuak: Gasteizko Udala, merkataritza-sektorea

Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Jarduketa-eremuak/auzoak: hiria oro har / Basaldea eta merkatu ez iraunkorren eremuetan (obrak)

Kolektibo onuraduna: merkataritza-sektorea, herritarrak

Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 3, 6, 8, 11 eta 17

EBren lehentasunak:

  • Eraldaketa digitala:
  • Hazkunde adimenduna, iraungarria eta integratzailea
  • Gizarte- eta lurralde-kohesioa
  • Osasuna eta erresilientzia ekonomikoa, soziala eta instituzionala

Gauzatze-aldia: 2022-2023

Jarduketak

13 jarduketa hartzen ditu barne proiektuak:

  1. Tokiko merkataritzan online erosketen diagnostikoa eta behatokiaren azterketa
  2. 2015-2022 Plan Estrategikoa ebaluatzea eta 2023-2027 aldirako lan-plana diseinatzea
  3. Merkatu eta azoka ez iraunkorren mapa interaktiboa
  4. Merkatu ez iraunkorrentzako kudeaketa-aplikazio informatiko bat garatzea eta ezartzea
  5. Simon Bolibar plazako pergola zaharberritzea
  6. Julian Arrese kaleko aparkalekua
  7. Zamalanetarako kaia El Corte Inglés eta Azoka plazan
  8. Autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa instalatzea Azoka plazaren estalkiaren gainean
  9. Basaldea: Nekazaritza ekologikoko enpresen haztegia
  10. Prestakuntza: lantegiak eta jardunaldiak
  11. Tokiko merkataritza sustatzeko kanpainak
  12. Urban Comerce biltzarra
  13. Ekonomia zirkularraren arloko sentsibilizazio kanpaina

Ikusi mapan

Informazio osagarria

Azokak, merkataritza-guneak, saltoki ez iraunkorrak eta merkaturatze-bide laburrak babesteko laguntzak emateko deialdiaren barruko kontratuetako baldintza-agirietan eskatutako alderdiei buruzko informazioa; kontratu horiek finantzaketa jaso dute Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez.

Informazio gehiago

Jarduketari buruzko prentsa-oharrak.

Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: