Mayumaná: Currents. Teatro Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2022/07/29, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:20
Deskribapena

Mayumana Currents Jerusalemeko Argiaren Jaialdirako sortu zen, eta bi enpresaburu eta sortzaileren arteko ika-mika historikoan inspiratzen da: batetik, Thomas Alva Edison, korronte zuzenaren sortzailea; bestetik, Nikola Tesla, gaur arte erabili izan den korronte alternoaren sortzailea Gaiarekin bat eginez, taldeak soinu elektronikoak gehitu dizkio perkusioari, zeinek ikuskizuna aberasten baitute.

XIX. mendearen bukaerako “korronteen guduan” oinarrituta, dantza eta perkusio hutsez, elkarren aurkako bi sektoreren bidaia aurkezten da agertokian, bi estetika artistiko desberdin, argi eta soinu propioak dituzten bi aldeen arteko eztabaida.

Mayumana erritmo, dantza, argi, musika eta umorezko koktel leherkorra da. Ikus-entzunezko esperientzia apartekoa.

  • Zuzendaria eta egilea: Boaz Berman
  • Interpreteak: Mayumaná
  • Musikaa: Boaz Berman \ Dan Keenan
  • Prezioa: 30/25/15 euro
  • Ohiko deskontuak. 30 urtetik beherakoak, deskonturik gabe

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) martxoaren 31ean (10:00etatik aurrera)

enlace Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.