Erakusketa 'Ozeano bat, bene-benetan hotza' Helena Goñirena, Montehermoson

Noiz
Hasiera eguna: 2020/11/20, hasiera ordua: 19:00, amaiera eguna: 2021/01/17, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

Viphoto Fest (Beste leiho batean irekiko da)19ko proiektu irabazlea EAE-ko artista egoiliarren kategorian. Ekoizpena Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan.

Erakusketaren irekiera

Azaroaren 20an, 19:00etan. Sormen prozesuaren azalpena Iván Urarte argazkilariaren eskutik.

Erakusketa: “Ozeano bat, bene-benetan hotza”. Helena Goñi

2020ko azaroaren 20tik 2021eko urtarrilaren 17ra arte

Helena Goñiren Ozeano bat, bene-benetan hotza erakusketak artistak berak 2017an Kanadara egindako bidaia batean jasotako materialetan oinarritutako bideo eta argazkiak biltzen ditu. Erakusketak biltzen dituen lanek harremanetan jartzen gaituzte pertsonaia-, egoera- eta istorio-sorta jakin batzuekin, zeinek eramaten baikaituzte ez-leku batera, imajinario oniriko eta, batzuetan, baita zentzugabe batekin. Eramaten gaituzte, baita, atmosfera nolabait denboratik kanpoko batera, non denboraren joana bestelako arau batzuei egiten baitie men. Atmosfera hori bereziki agertzen da piezetako batean, bideo batean: mugitzen ari den tren baten irudiak ematen dituelarik, ez da bideoan apenas aldaketarik sumatzen, bakarrik zeruaren kolorea, eta tren-bidaia horretan bizitako zenbait une islatzen dituzten irudiak, agertu eta desagertzen direnak.

Helena Goñi Kanadako mendebaldeko kostaldean bizi izan zen haurtzaroan. 2017an alderik alde zeharkatu zuen herrialdea bi hilabetetan, ekialdeko kostatik hasita, asmoa zuela berriz aurkitzea ia erabat ezezagun izanagatik, haurtzaroko oroitzapen ia-oia guztiak hartzen dizkion leku bat.

pdfEsku-orria

Helena Goñi (Bilbo, 1990)

Arte graduatua UPV/EHUn. Argazkilaritza masterra Central Saint Martinsen (2015eko ekainean). Sariak: Basque Artist Grant del Solomon R. (Guggenheim Museoa, 2018), Ertibil (2020, 2018 eta 2016) eta Getxoarte (2016). Bere lana bakarka erakutsi da The Storefront Project (NY-en), Aldama Fabre Gallery edo Rekalde Aretoan eta, kolektiboki, Europako hainbat herrialdetan.

Tokia eta ordutegia

Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 – 20:00
Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00 – 14:00

Abenduaren 10ean, 29an eta 30ean goizez bakarrik irekiko da

Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan. Sarrera doan

Informazio gehiago

Montehermoso Kulturunea(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: