Haur eta gazteak aktibo mantentzeko kirol planak
Jarduera fisikoa egiteak dakartzan onura fisiko, mental eta sozial ukaezinak gozatzeko, eta kontuan hartuta Gasteizek jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera ugari eskaintzen dituela, gure hiriko familiek edo gure nerabe/gazteek egin ditzaketen hainbat plan proposatzen ditugu.
5 urtetik beherako haurrak dituzten familientzako kirol-plan aktiboak
5 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzako jarduerak proposatzen dira, hainbat motatakoak, kontuan hartuta txikien mugak eta 0 eta 4 urte bitarteko haurren gaitasunen alde handiak. Hala, batzuetan, jarduera guztiak ezin izango dituzte familia guztiek egin, edo horietako batzuetan, zati aktiboa gurasoek edo seme-alabena izango da nagusiki.
Kontsultatu 5 urtetik beherako haurrak dituzten familientzako planak
5 urtetik gorako haurrak dituzten familientzako kirol-plan aktiboak
Txikiak hazten direnean, familian egin daitezkeen planak desberdinak dira. Zuen seme-alabekin batera egin ditzakezuen plan adibide batzuk proposatzen ditugu, haurrak edo nerabeak izan. Batera egindako jarduera horiekin fisikoki aktibo mantentzeaz gain, familia-izaerako jardueren berezko onurez ere gozatzeko aukera izango duzue.
Kontsultatu 5 urtetik gorako haurrak dituzten familientzako planak
Gazteentzako plan aktiboak/kirol-planak
Gazteei hainbat ideia edo plan proposatzen dizkiegu, mugitzeko eta trebatzeko aukera izan dezaten. Plan horiek aisialdiaz gozatzeko eta gauza desberdinak egiteko modu ona dira, banaka, familiako norbaitekin edo, jarduera batzuetan, lagunekin ere.
Kontsultatu gazteentzako planak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.