Haur eta gazteak aktibo mantentzeko kirol-planak: gomendioak

Plan hauek garatzeko hainbat gomendio ematen dizkizugu:

  • Pandemiaren egungo egoera ikusita, ahal den neurrian, aire zabaleko jarduerak egitea gomendatzen da.
  • Nolanahi ere, egun horretarako espero den meteorologiaren arabera jarduerak egokitu. Eguraldi txarragatik planak egiteari ez utzi; horrelako egunetarako, bilatu espazio itxietan egin daitezkeen jarduerak, edo arropa egokia jantzi, badakizu, Gasteizen gaude eta.
  • Aste barruko egunetarako ohiturak sortu eta jarduerak planteatu; ez asteburuetarako bakarrik. Horrela, sasoian egongo zarete eta OMEk gomendatutako jarduera fisikoaren asteko gutxieneko helburuak(Beste leiho batean irekiko da) beteko dituzue.
  • Bizikletan edo patinetan zoaztenean, erabili kaskoa eta gainerako babes-elementuak, eta, mesedez, eredugarriak izan eta errespetatu bide-segurtasuneko arauak.
  • Naturako jardueren kasuan, ingurumena errespetatu: zaborra zakarrontzira bota, seinaleztatutako bideetatik joan, landareak ez erauzi, etab.
  • Ez ahaztu ura eramaten, eta iraupen jakin bateko planetan, janari pixka bat. Jarduera fisikoa gehi hamaiketakoa edo merienda, arrakasta segurua!
  • Kontsultatu Gasteizko Mapa eta inguruko udalerriak, pandemiaren murrizketek orain ezarritako mugetatik ez ateratzeko.
  • Gasteizko Udal Kirol Instalazioen web gunean informazio hau aurkituko duzue: udal espazioak non dauden, erreserbak nola egin, prezioak, etab. Gogoratu Gasteizen ere instalazio pribatu asko daudela plan edo jarduera horietako batzuk egiteko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.