Gazteentzako hamar plan aktibo edo kirol plan

1. Bota partidatxo edo patxangilatxo bat zure familiako norbaitekin

Orain, ezin da beste lagun batzuekin jolastu edo ariketarik egin, baina bai zurekin bizi den norbaitekin; beraz, zer iruditzen zaizu familiako norbaitekin botatzea partidatxo bat (anaia/arreba, aita edo ama), tenisera, padelera, frontenisera, badmintonera, mahai-tenisera edo squashera? Edo basket, eskubaloi edo futboleko jaurtiketa batzuk bota? Kontsultatu kanpoko pilotalekuak eta pistak, edo erreserbatu udaleko edo hiriko beste edozein kirol-zentrotako kirol-instalazio bat.

2. Zer iruditzen zaizu lagunekin zuen gauzei buruz hitz egitea paseatzen ari zareten bitartean?

Pasealeku on bat Eraztun Berdea osatzen duten Parkeetako (Zadorra, Zabalgana, Armentia eta Salburua) ibilbide berdetatik da, eta beste pertsona batzuekin paseatzea baimenduta dagoenez (gehienez 6, gogoratu), hitz egin, ariketa egin eta naturaz gozatu ahal izango duzue. Hiru batean!

3. Apuntatu gimnasio batera eta utzi begiralea zu gidatzen

Orientabide egokia emango dizute zure helburuekin bat egin dezazun fitness gelan. Udalak Ariketa Aretoak edo Kirol-Klub Aretoak(Beste leiho batean irekiko da) eskaintzen dizkizu eta Gasteizko beste zentro edo gimnasio(Beste leiho batean irekiko da) asko, besoak zabalik izango dituzu. Kalean edo inon apuntatu beharrik gabe egitea nahiago baduzu, street workout edo kalistenia gune batera ere joan zaitezke, eta bertan oinarrizko ariketak egin, zure pisua erabiliz, hala nola sentadillak, hondoak, dominatuak edo flexioak.

4. Zergatik ez hasi skate, roller, parkour, BMX edo orain hirian zehar topatzen diren beste diziplina edo jardueraren batean?

Gure hiriak hainbat pista eta espazio ditu jarduera horietarako: skate-park-ak(Beste leiho batean irekiko da), Lakuako Parkour Park-a... Hurbil zaitez haietariko batengana, begira nola egiten duen gainerakoek, galde iezaiozu hori, eta egizu poliki-poliki. Bide batez, ezagutzen al duzu Lakuako BMX pista berria? Ziur gustatuko zaizula!

skate

5. zure lagunekin abentura-kiroleko jarduerak

Baimenduta badago, hitz egin lagunekin eta animatu parapente, eskalada, BTT gidatu, espeleologia, zaldi-irteera eta abarreko jardunaldi batez gozatzera. Hona hemen harremanetan jar zaitezketen enpresen zerrenda(Beste leiho batean irekiko da). Bide batez, ezagutzen duzu Gorbeia Central Park(Beste leiho batean irekiko da)? Hamaika abentura Gasteiztik pauso batera.

6. Izotz Pista probatu al duzu inoiz?

Ziur zure lagunekin barre egingo duzula BAKHeko Izotz Pistan. Hori bai, gogoan izan, gorde beti segurtasun-tartea. Eta bertara iristeko bidegorria badago.

7. Eta altxorraren bila jolastu zure lagunekin edo familian?

Jaitsi Geocaching(Beste leiho batean irekiko da) aplikazioa eta ekin zuen abenturari. Beste pertsona batzuek altxor batzuk ezkutatu dituzte Gasteizen, eta aurkitu behar dituzue, mugikorra (GPS koordenatuak) eta app-aren bidez utzitako pistak erabiliz.

8. Jarraitu familiako norbaitekin entrenatzen eta hobetzen egiten duzun kirola

Orain, entrenamenduak eta lehiaketak bertan behera geratu direnez, zure teknika hobetzen jarraitu behar duzu, bakarrik edo zure aitaren, amaren edo anai-arrebaren laguntzarekin. Jarduerak itzultzen direnerako, ziur zure hobekuntzarekin harrituta geratuko direla. Galdetu entrenatzaileari zein ariketa egin, eta eskatu jardueren zerrenda edo bideoak emateko. Hamaika pista dituzu kanpoan, baina, nahiago baduzu, Gasteizko Udalak elkarbizitza-erreserbak egiteko aukera eman du udaleko zenbait kirol-instalaziotan.

9. Saiatu bizikletan buelta bat ematen zure kontura edo zure familiako norbaitekin. Edo korrika egitera, edo patinatzera

Bizikletaren arabera, zure forma-egoera eta nahi duzuna bidegorrietatik, bidezidorretatik, mendialdeetatik edo Gasteizko eta inguruko errepideetatik joan ahal izango duzu. Beti seguru, hori bai. Edo animatzen bazara, Gasteiz ere hiri bikaina da korrika edo patinatzeko, bere parke eta bidegorriekin. Kontsultatu runningaz eta patinez(Beste leiho batean irekiko da) gozatzeko aukerez eta ibilbideez.

10. Eta dantza?

Elkartu zure lagunekin dantzatzeko edo taldean koreografiak egiteko (gogoan izan, sei lagunetik behera), gehien gustatzen zaizuen motakoak: break-dance, hip-hop, funky, etab. Era berean, hala nahiago baduzu, dantza edo dantzei buruzko eskolak antolatzen dituzten akademia edo zentroren batean ere izena eman dezakezu.

Gomendioak

Kirola egiteko kontuan hartu beharreko zenbait gomendio eskaintzen dizkizugu, murrizketen garai horretara egokituta.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.