Mujeres que Crean-ek, Mugarik Gabe-rekin elkarlanean, 'Giza eskubideen defendatzaileen autozainketarako, autobabeserako eta elkarrekiko zaintzarako gida' argitaratu du

2020ko azaroaren 20an

Mujeres que Crean Bizitzarako Korporazioa Medellinen jaiotako erakunde feminista bat da. "Giza eskubideen defendatzaileen autozainketarako, autobabeserako eta elkarrekiko zaintzarako gida" argitaratu du, Mugarik gabe-rekin lankidetzan, proiektu honen esparruan: "Babes integral feminista: Con-mover, giza eskubideen defendatzaileak zaintzea eta beren burua zaintzea, ekintza politiko gisa"

Gidak giza eskubideen defendatzaileen ahalduntze pertsonal eta kolektiboan lagundu nahi du. Iradokitako baliabideak dimentsioak indartzera bideratuta daude: fisikoa, psikologikoa, juridikoa, kognitiboa, emozionala, erlazionala eta espirituala. Horrela, baldintza hobeak ematen ditu eskubideen defentsarako eta gizarte-mugimenduen iraunkortasuna bermatuko duten aktibismo-modu berriak eraikitzeko.

Estekak:

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.