Gasteizko Industrialdeetarako Mugikortasun Plana
Sarrera | Inkesta | Prozesu partizipatiboa | Agenda eta albisteak | Esteka interesgarriak
Sarrera: hiriko industrialdeetarako mugikortasuna hobetzeko plan bat
Gasteizek badu 2008tik aurrera Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana (MIEPP), guru hiriko mugikortasuna onerako aldatu duena, eta iraungarriago bihurtu. Hamar urte pasatxoan aurrerabide nabarmenak egin dira mugikortasunaren arrazionalizazioaren bidean: urritu egin da ibilgailu pribatuen erabilera, handitu bizikletaz eginiko joan-etorrien kopurua, eta sendotu garraio publikoaren erabilera.
2018Tik hona, Gasteizko Udala Planaren aztertze-prozesu betean dago. Planak, besteak beste, erakusten zuen hiriak artean konpondu gabe duen erronka handietako bat lanera joan eta bertatik itzultzeari lotutako mugikortasuna dela, batetik mugikortasun errepikaria delako, bestetik mugikortasun motorduna delako hein handi batean. MIEPPen inguruan egindako azterlanetatik ondorioztatzen da lan-mugikortasuna ez dela aldatu Planaren jardute-aldian zehar. Izan ere, 2019an egindako mugikortasunari buruzko inkestaren datuek erakusten dute lanerako joan-etorrian % 52 ibilgailu pribatuan egiten direla; gainera, gerta liteke balio hori handitzea pandemiaren ondorioz. Ildo horretatik, mugikortasun horri alternatiba funtzionalak planteatzeko premia azpimarratzen da planaren aurrerapenean, hain zuzen ere 13. Jarduera-ildoan, 7. helburu estrategikoaren baitan. Mugikortasuna zerbitzu gisa.
Horrenbestez, Gasteizen laneko mugikortasuna aldatzeko beharrak eraman du Udala Gasteizko Industrialdeetarako Mugikortasun-plana (IMP) garatzera. Plan horrek 1.500 hektarea baino gehiagori eragiten dio, 2.500 enpresa baino gehiagori, eta egunero industrialde horietara joaten diren 37.000 pertsona baino gehiagori.
MIEPPen aurrerapenaren oinarrian dauden printzipio gidarien arabera, IMPren helburua ezaugarri hauek izango dituen laneko mugikortasun-sistema sortzea da:
- Osasuntsuagoa:
- Istripu gutxiago norberaren bizilekutik lantokira joan eta bertatik itzultzeko joan-etorrietan.
- Lantokia oinez edo bizikletaz joateko joeraren sustapena.
- Lanerako garraioari loturiko estresa murriztea.
- Lehiakorragoa:
- Lanera joan eta bertatik itzultzeari lotutako kostuen murrizpena.
- Enpresen logistika berreskuratzen laguntzen du.
- Unibertsala:
- Alternatibak proposatzea ibilgailu pribatuari, lan-merkatuaren unibertsalizazioa lortzeko.
- Iraunkorragoa:
- Kutsadura gutxiago.
- Energia-iturri ez berriztagarrien erabilera urriagoa.
- Espazio publikoaren erabilera urriagoa laneko mugikortasunean.
Inkesta bat, Gasteizko industrialdeetarako mugikortasuna nolakoa den jakiteko
Gasteizko Industrialdeetarako Mugikortasun-plana burutzeko, funtsezkoa da egunero inguru horietara joaten diren 37.000 pertsona nola mugitzen diren jakitea: egiten dituzten joan-etorriak, erabiltzen dituzten garraiobideak, lehentasunak, etab.
Horretarako, 2020ko azaroaren 25etik 2021eko otsailaren 15era bitartean mugikortasunari buruzko inkesta bikoitz bat egingo da, kolektibo hauei zuzenduta:
- Hiriko industrialdeetan dauden enpresa guztiak.
- Hiriko industrialde guztietako langileak. Inkesta erantzuten duten pertsona guztiek bizikleta elektriko tolesgarri baten zozketan parte hartu ahal izango dute.
Har ezazu parte! Nola mugitzen garen baldin badakigu, nola hobeto mugitu gaitezkeen jakingo dugu.
Prozesu parte-hartzailea
Gasteizko Industrialdeetarako Mugikortasun-planaren osaeran funtsezkoa da ekarpenik egin dezaketen eragile guztien inplikazioa: nola enpresa eta langileak, hala sektoreko elkarte eta mugikortasun era honekin zerikusia duten erakundeak ere.
Planaren baitan prozesu partizipatibo bat egitea aurreikusten da, “Mugikortasun Iraunkorraren Herritar Foroa” Elkargunean, zeinak berariazko saio sorta bat eskainiko baitio lanerako mugikortasunari. Herritarren postontzian hari bat ere sortu da herritarrek egindako ekarpenak jasotzeko.
Atal honetan partaidetza-prozesuan emandako urrats guztien berri izango duzu.
Agenda eta albisteak
- Azaroak 25, asteazkena: Hiri Ekologiaren Gela, lanerako mugikortasunean aditua den Manel Ferri-ren hitzaldia: “La movilidad al trabajo y los desplazamientos a los polígonos industriales, una asignatura pendiente de las ciudades”.
Esteka interesgarriak
- Muévete al trabajo con un plan. Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía (IDAE)
- Catálogo de buenas prácticas en la movilidad al trabajo. Instituto Sindical de Trabajo, Ambiente y Salud (ISTAS)
- La movilidad al trabajo + sostenible. 35 experiencias y buenas prácticas. Instituto Sindical de Trabajo, Ambiente y Salud (ISTAS)
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.