Zaramagako frontoia eraberritzea
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Zaramagako Pilota Klubak aurkeztutako proposamen hau, 700,8 puntu lortuz, hautatua suertatu zen.
Frontoia eraberritzean datza proposamena, honako helburu hauekin:
- Frontoiaz gozatu nahi duten pertsona guztien erabilera erraztea: mugikortasun urria eta desgaitasuna dutenena, esaterako.
- Maizago erabiltzea galarazten duten istripuak saihestea.
- Gizonentzat pentsatutako eraikin bat emakumeak ere pilotaren protagonistatzat hartuko dituen eraikin bat bihurtzea.
- Frontoiko edozein eserlekutik entrenamenduak eta partidak inolako zailtasunik gabe ikusteko aukera izatea.
- Gune hori erakargarri egitea eta pilotaren kirola hobeto sustatu ahal izatea, aisialdi osasungarria egiteko eta gure hirian pilotaren kirola sustatzeko.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Auzoa(k): Zaramaga
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €
https://www.youtube.com/watch?v=pvCYemeZRVYLotutako informazioa
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Herritarrek aukeratu duten proiektuen jarraipena
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Bozketaren emaitzak
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.