Irakurketa errazerako plan integrala egitea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Irakurketa Erraza-LF Euskadi IE elkarteak aurkeztutako proposamena.

Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna

Gutxi gorabeherako kostua: 50.000 €

Zertan datza?

Proposamen honen bidez, Irakurketa Erraza (IE) ezagutzeko eta erabiltzeko aukera erraztu nahi zaie pertsonei eta gizarte-erakundeei, hura eskura izateko tresna gisa. Irakurketara, kulturara eta informaziora sarbidea izatea pertsona guztien eskubidea da eta, IEri esker, zailtasunak dituzten kolektiboek sarbide normalizatua izateaz gain, hura erakundeen lan egiteko eta komunikatzeko moduetan aplikatu, eta gardentasunaren, berdintasunaren eta gizarteratzearen printzipioak bete daitezke.

Proposamenaren bidez, interesa duten tokiko elkarteek eta pertsona nahiz profesionalek IErekin lotutako prestakuntza, aholkularitza edo zerbitzuak jaso ahal izatea planteatzen da: informazioa eta dokumentu eskuragarriak egokitzea eta sortzea, irakurketa errazeko aisialdi-jarduerak diseinatzea, eta abar.

Non egingo litzateke?

Gasteizko topaketa eta parte-hartze sozialerako guneetan (elkarteen egoitzetan, Udalaren gizarte-etxeetan, liburutegietan…).

Zer ekarpen egiten du?

Oro har, herritarrek ez dute ezagutzen Irakurketa Erraza eta irisgarritasun kognitiboa, eta plan honen bidez gehiago hedatuko litzateke, informazioa eskuratzeko eskubidea gauzatu ahal izateko. Eta, zehazki, gizarte-erakundeek IE tresnarekin lan egiteko beharrari estaldura emango litzaieke, beren lanaren xede diren kolektiboei informazioa eskura izan dezatela errazteko.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: