Gasteizko Udalaren hitzarmenen mapa euskara-irizpideak ardatz

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Euskara Elkarguneak aurkeztutako proposamena.

Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna

Gutxi gorabeherako kostua: 18.000 €

Zertan datza?

Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak 2021eko ekainaren 23ko bileran proposatu du Udalak dituen hitzarmenen segimendua egitea, horien bidez garatzen diren hizkuntza-praktika aztertzeko. Neurria jasota dago Gasteizko Udalaren “Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Gasteiz. 2019-2022” dokumentuan: “E.10.1. Zeharlerrotasuna. Pausoak eman udal osoan euskararen eta normalizazioaren perspektiba integratzeko. (…) E.10.1.4. Udalak diruz laguntzen eta babesten dituen ekimen edo ekitaldietan hizkuntza egoera eta inpaktua ebaluatu. Urtez urte, ebaluatu nahi diren ekimenak aukeratu eta emaitza Elkargunean aurkeztu. Elkargunearen iritzia jaso eta horri buruzko gomendio- txostena egin.”

Horrela bada, Gasteizko Udalearen hitzarmenen bidez sustatzen diren ekimenen jarraipena egingo litzateke, euskararen sustapenaren ikuspegitik. Euskara Elkargunean egindako lanketaren ondorioz estrategikotzat jo dira hitzarmenen hauen jarraipena egitea eta bertan zehazten diren hizkuntz irizpideen betearazte mailaren behaketa egitea.

Horrela bada, proposatzen dugu hitzarmenetan jasotako edukien analisia egitea, eta estrategikotzat hartu diren bost arloetako hitzarmenen bidez antolatutako ekintzen jarraipena. Lehentasunezko arloak hauexek dira: merkataritza, aisia, kultura, kirola eta haurrak eta gazteak.

Non egingo litzateke?

Gasteizko Udalearen hitzarmenen bidez antolatzen diren ekimenetan Euskara Elkargunean identifikatu diren lehentasunezko arloak aintzat hartuta: merkataritza, aisia, kultura, kirola eta haurrak eta gazteak.

Zer ekarpen egiten du?

Ezer baino lehen, ezagutu nahi dugu zein den hitzarmen hauen egoera hizkuntza irizpideen betetze mailari dagokionez.

Bestalde, eragin nahi dugu Gasteizko hiritarrongan eragina duten ekintza eta ekimenetan euskararen sustapenaren zehar-lerroa txertatuta egon dadin eta ekimen horietan euskararen presentzia bermatu dadin, beti ere dentifikatu diren lehentasunezko arloak kontuan izanda.

Egoera ezagututa, errazagoa izango da zuzenketa-ekintzak proposatzea, Udalak babesten dituen hitzarmenetan gasteiztarron hizkuntza eskubideak babestu daitezen.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: