Auzoko herritar-sareak genero-indarkeriaren aurka
Egungo egoera
2023ko otsailak 13: Lehen topaketa presentziala Emakumeen Etxeko kolektiboekin (Etxegune). Estrategiaren nondik norakoak azaldu ziren.
2023ko martxoak 30: Bilera irekia Alde Zaharreko kolektiboekin. Emakumeen Etxean.
2023ko Ekaina: Hasitako prozesuaren ondorioz, indarkeria matxistaren arloko prestakuntza-eskaintza bat diseinatu zen Alde Zaharreko kolektiboentzat. Bi aldiz deialdia egiten saiatu ondoren, bigarrenean izena emateko epea amaituta, eta planteatutako prestakuntza-prozesuari eusteko behar adina talde/pertsona falta zirenez, Udalak prozesua abian jartzea bertan behera uztea erabaki zuen. Ondorioz, abian jarri zen prestakuntza- eta partaidetza-prozesuak ez zuen herritarrek espero zuten erantzunik izan. Proiektua birplanteatu ondoren, eta xede-publikoaren interes txikia ikusita, ez ziren aurreikusitako prestakuntza-saioak eman, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Proiektuaren jarraipena
Lizitazioaren egoera: proiektua amatuta.
Dosierra:2022/CO_ASER/0046
Aurrekontua: Azken fakturazioa: 11.361,9 €
Gauzatzeko epea: 9 hila.
Deskripzioa: Gasteizko Emakumeen Etxean eta Alde Zaharrean indarkeria matxistaren aurkako estrategia diseinatu eta abian jartzeko idazkaritza teknikoa kontratatzea.
Proposamenen jatorria
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamen hau hautatua suertatu zen 380,4 punturekin.
Proposamena ondokoan datza: hiriko auzoetan genero-indarkeriaren aurkako herritar-sareak sortzea. Errealitatearen diagnostiko bat abiapuntutzat hartzea, auzoko eragileak barne hartuko dituena: herritarrak, kolektibo feministak, gizarte-etxeak, ikastetxeak eta Ampak, osasun-zentroak, adinekoen zentroak, auzo-elkarteak eta beste batzuk, herritarren mugimenduak, tokiko merkataritza, kirol-taldeak eta abar. Zurrumurruen aurkako sarearen antzeko sare bat sor liteke.
Talde edo sare horrek genero-indarkeriari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa jasoko lituzke: mitoak eta zurrumurruak ezeztatzea; zer den argitzea; nola detektatu; nola lagundu, pertsona bakoitzaren erabakia errespetatuz; eta abar. Talde horrek berak, malgua eta irekia, antena gisa jardungo luke auzoan genero-indarkeriarekin lotuta gertatzen denaren inguruan.
Genero-indarkeria behatzen duen, erne dagoen, harekin konprometitua dagoen eta genero-indarkeriaren aurka agertzen den taldea izango litzateke. Informazio-material sinpleak eta ikusizko elementuak sor litezke genero-indarkeriari uko egiten zaiola eta indarkeria hori jasaten duten pertsonei laguntzen zaiela ikusgai egiteko: informazioa postontzietan, pegatinak saltokietan, ikastetxeetan, gizarte-etxeetan, osasun-zentroan, leihoetan, atarietan eta postontzietan, uko egiten zaiola ikusarazteko eta babesari balioa emateko.
Honelako zerbait izan liteke: "indarkeria matxistarik gabeko gunea; laguntza behar baduzu, eskatu. Izan nazazu gogoan". Eta, emakume batek laguntza eskatu nahi badu, gune, leku edo pertsona horrengan "laguntza" aurki dezakeela jakin dezala. Eta neska gazte batek eremu publikoan eraso egin diotela sentitzen badu, laguntza eska dezakeela jakin dezala… Pertsona batek eraso homofobo bat jasan badu, laguntza izan dezakeela jakin dezala, eta abar. Une oro intimitaterako eskubidea eta erabakia errespetatuz.
Laguntza- eta -harrera sare bat sortzea izango litzateke xedea, zaintzeko, babesteko eta genero-indarkeriari uko egiteko sare bat.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.