Gela multikulturala

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Gela multikultural bat irekitzea proposatzen da. Bertan parte hartu ahal izango dute hainbat kulturatako pertsonen jarduera kulturalak, bizikidetzari buruzko hezkuntza-hitzaldiak, informazioa… gauzatzen dituzten elkarteek. Gasteizen dagoen kultura-aniztasuna partekatu eta ulertu ahal izateko leku bat izango litzateke. Etnia desberdinetako pertsonen adierazpen askea bermatuko duen gune bat, praktika eta egintza kulturalen bidez: bataioak, jaunartzeak, ospakizunak, jaialdiak, ezkontzak…

Adierazpen kulturala gauzatzeko helburuaz gain, baliabide eta aukera gutxien dituzten pertsonek beren kultura leku duin eta eraginkor batean ospa dezaten laguntzea eta bermatzea da xedea. Eta gasteiztarren artean kultura-aniztasuna zabaltzea.

Non egingo litzateke?

Plan hori gauzatzeko lekurik egokiena kokaleku zabal bat izango litzateke, hiriaren kanpoaldean ahal izanez gero, edo poligono moduko batean.

Onuragarria izango litzateke erdigunean kokatuta ez egotea, jarduera horiek herritarren lasaitasuna asalda baitezakete, musikarekin nahiz beste modu batzuetara.

Zer ekarpen egiten du?

Baliabide gutxien dituzten pertsonei beren tradizioak ospatzen laguntzea, eta haien kultura-askatasuna gune seguru eta errentagarri batean gauza dezaten laguntzea.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: