Alde Zaharreko 20 fatxadetan begirudiak egitea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz Zas Kultur elkarteak aurkeztutako proposamena.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna.
Auzoa(k): Alde Zaharra.
Gutxi gorabeherako kostua: 60.000 €
Zertan datza?
Gasteizko Alde Zaharrean abandonatuta dauden edo erabiltzen ez diren saltokien fatxaden gainean begirudi batzuk egitea da helburua. Egoera txarrean diren denda, tailer eta abarren kanpoaldean lehenago zituzten erabilerak birsortuko dituzten horma-irudi txikiak egiteaz ari gara. Horrela, desagertu den iragan komertzial horrek, gure haurtzaroan ezagutu genituen denda horiek, bizitza berria hartuko lukete.
Begirudia errepresentazio errealista egiten duen teknika artistiko bat da, zeinaren bidez objektuen errepresentazioak errealitatea ordezkatzen baitu. Edozein gainazaletan egin daitezke tranpa edo begirudiak, eta, planteatzen dugun proiektuan bezala, hondatuta dauden leku arkitektonikoak ikusmenaren bidez leheneratzeko erabil daiteke, hala haien historia balioan jarrita: espazioak birsortzerakoan hainbat hamarkada edo mende atzerago zuten irudia eman dakieke. Honako hauek dira proiektu honen indarguneak:
- Gasteizko Alde Zaharreko antzinako saltokien, lantegien, atarien eta abarren fatxada degradatuak zaharberritzea auzoa edertzeko. • Gasteizko Erdi Aroko zentroan erabiltzen ez diren espazioei balioa ematea.
- Gasteizko Almendrako merkataritza-memoria historikoa berreskuratzea bizilagunentzat. • Kultura-turismorako interesgune bat sortzea.
- Hurbileko sorkuntza sustatzea eta babestea: esku-hartzeak bertako artistek egingo dituzte • Hiri-ingurunean erabat integratuko diren esku-hartzeak egitea. Espazio publikoetako muralismoari buruz gure hirian pilatutako jakintza aprobetxatzea.
- Berrikuntza: Europako ezein hiritan inoiz jorratu ez den proiektua da. Proiektua honela bataiatu daiteke: "Iraganeko oraina. El pasado en el presente".
Non egingo litzateke?
Proiektua gure hiriko Alde Zaharreko denda zaharren 20 fatxada degradatutan egingo litzateke. Urtean bost esku-hartze planteatzen dira lau urtetan zehar.
Zer ekarpen egiten du?
Alde Zaharreko espazio degradatuak hobetu nahi ditugu, gure memoria komertziala eta humanoa berreskuratu, gure hiriko artistei lanerako aukera eskaini eta turismo kulturala sustatu.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.