Irisgarritasun unibertsal erreala eta eraginkorra: gizarte-etxeetako ateak automatizatzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Eginaren Eginez elkarteak aurkeztutako proposamena.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €
Zertan datza?
Proposamenaren bidez, hiriko gizarte-etxeetako ateak automatiko egitea eskatzen dugu, herritarrek eraikin horietara sartzeko oztopotik izan ez dezaten. Gizarte-etxeak udal-jardueraren gune neuralgikoak dira eta irisgarritasunak bermatuta egon behar du herritar guztientzat, baldintza berdinetan eta ahalik eta modurik irisgarrienean.
Proposamenaren bidez, gaur egun dauden ateak kendu (desgaitzaileak eta kapazitistak: desgaitasuna izateagatik diskriminatzen eta baztertzen dutenak) eta horien ordez ate automatikoak edo motordunak jarriko lirateke, Gasteizko herritar guztien irisgarritasuna eta erabilera autonomoa bermatuz, salbuespenik gabe.
Non egingo litzateke?
Hiriko gizarte-etxeetako sarbideetan.
Zer ekarpen egiten du?
Mugikortasun urriko biztanleek gizarte-etxeetara sartzeko orduan bizi duten diskriminazioa; izan ere, bertan dauden ateak eta ate bikoitzak astunak dira eta eskuz ireki behar dira, eta horrek komunitatean parte hartzeko aukerarik gabe uzten ditu aniztasun funtzionala duten pertsonak eta biztanleriaren zati handi bat.
Eraikin horietara gaur egungo baldintzetan sartzeko ateek mendekotasuna sortzen dute desgaitasun fisikoa duten pertsonen eta mugikortasun murriztua duten beste pertsona askoren artean.
Herritarrak askotarikoak dira, eta irisgarritasuna behar-beharrezkoa da, ez desgaitasuna duten herritarrentzat bakarrik; izan ere, onuragarria da mugikortasun murriztua duten pertsona guztientzat (aldi bateko lesioak, haurdun dauden emakumeak, haur-orgak eta -aulkiak, eta abar) eta, oro har, gizarte osoarentzat.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.