Toponimoak, topa lekuak: Gasteizen toponimia sustatzeko programa

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertosna batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna

Gutxi gorabeherako kostua: 15.000 €

Zertan datza?

Toponimia edo geografiaren onomastika onomastikaren diziplina bat da eta, haren bidez, leku baten izen propioen azterketa etimologikoa egiten da. Gutxi gorabehera denok ikasi dugu gure hiriaren izenaren zergatia: “Gasteiz izena Nafarroako Antso Jakitunak Gasteizi emandako Foruan agertzen da dokumentatuta, 1181ean: Placuit mihi libenti animo et sana mente populare vos in praefata villa, cui novum nomen imposui, scilicet Victoria, quae antea vocabatur Gasteiz”.

Beraz, gure hiriaren toponimia oso presente dago, eta asko dira Gasteizko auzo edo kaleetan aurki ditzakegun toponimoak. Gainera, toponimia horrek euskarazko hitzen balio adierazgarria du, eta are balio handiagoa hartzen du hura sustatzean. Hitz-joko honekin, 'Toponimoak, topa lekuak', ondare immaterial horrek herritarrengan duen garrantzia nabarmendu nahi da.

Izan ere, toponimoak gure arbasoen kulturaren parte izan dira urte askotan. Horietako asko auzotarren topaleku izan dira urteak joan urteak etorri. Udalaren lankidetzak bere horretan jarraitzen du toponimia-lanen edizioan, Euskaltzaindiarekin elkarlanean. Ikerketa-lana (lehenengo Enrique Knorrena eta gero Elena Martinez de Salazarrena) goresgarria izaten ari da biztanleek ehunka urtetan zehar Gasteizko toponimian utzi duten ondarea berreskuratzeko.

Programa honen bidez, urteetan zehar egindako lana nabarmendu eta publikoarengana iritsi nahi dugu, xede horretarako diseinatutako hainbat jardueraren bidez (proposamenean zehar zehazten dira).

Non egingo litzateke?

Programa osatuko duten jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Erakusketa ibiltaria
  • Taulak bide publikoan
  • Antzezpen antzeztuak
  • Seinaleak bide publikoan
  • Familia-jokoak
  • Jarduera didaktikoen fitxak
  • Toponimoak zabaltzeko web-orria

Jarduera horien kokapena, kopurua, horiek gauzatzeko beharrezko lana eta programaren beste xehetasun batzuk behar bezala zehaztu beharko dira, programara bideratutako aurrekontuaren arabera.

Zer ekarpen egiten du?

Ondare kulturalak musika, bertsolaritza, artisautza, kirolak, hizkuntza bera eta toponimia hartzen ditu barne kategoria gisa. Neurri handiagoan edo txikiagoan, ia kategoria guztiek dute eremu publiko bat hedapenerako edo publikoak ezagutzeko, jaialdien edo beste jarduera batzuen bidez. Ez da toponimiaren kasua, ez baitzaio merezi duen aintzatespen guztia ematen.

Horregatik, hemen zehazten den proposamenak mugatu egiten du urte hauetan guztietan zehar toponimiak gure hiriko publikoarengan ondare kultural gisa jasan duen kaltea. Hainbat jarduera, hiri-altzarien elementu edo informazioa hedatzeko lanen bidez, gure hiriko toponimia sustatu nahi dugu herritarrengan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.