Kalistenia-parke segurua eta erabilgarria Salburuan
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean talde edo kolektibo batek aurkeztutako proposamena.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna.
Auzoa(k): Salburua.
Gutxi gorabeherako kostua: 65.000 €
Zertan datza?
Salburua parkeko instalazioak osorik berritzea nahi genuke, auzoan eta Gasteizen kalistenia-parke seguru eta erabilgarri bat izateko, auzoaren kokaleku paregabea aprobetxatuta (parkeak orain hartzen duen eremua erabil daiteke, Gabriela Mistral eta Lubiana artean).
Non egingo litzateke?
Salburuako kalistenia-parkean bertan (Gabriela Mistral eta Ljubljana artean).
Zer ekarpen egiten du?
Adierazi nahi genuke Hobetuzen deialdiaren berri izan aurretik sinadura-bilketa bat proposatu genuela Udalari aurkeztu nahi genion proposamenaren alde egiteko, eta, labur-labur, hemen jaso dugula (erantsitako dokumentuan honako honen bertsio txiki bat erantsi dugu). Dokumentu hori parkearen 354 erabiltzailek edo hurbileko pertsonek sinatu zuten.
Orduan proposatu genuen eta orain proposatzen dugu:
- Gertatzen ari diren eroriko eta ebaketak (batez ere haurren eta adinekoen artean) saihestuko dituen zoladura seguru bat; honekin batera zoladuraren argazkiak erantsi ditugu.
- Ekipamenduaren aldaketa, gurea bezalako auzo berri baterako erabilgarria eta egokia den bat edukitzeko, gaur egungo barra ezegonkor eta ainguraketa usteldudunak ordezkatuta.
- Instalazioa egiterakoan plangintza estrategiko bat baliatzea, parkea erabiltzen duten pertsona kopuru gero eta handiagoak kaleetan bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzen jarraitu ahal izan dezaten, gure hiriaren printzipioekin bat.
Lotutako informazioa
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Bozketaren emaitzak
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.