Hiri-kirolak espazio publikoetan integratzea (skatea)
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Club Deportivo Skateboarding Araba elkarteak aurkeztutako proposamena.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Gutxi gorabeherako kostua: 150.000 €
Zertan datza?
Arkitektura, kultura, aire zabaleko jarduerak eta horiek espazio publikoan txertatzeko modua konbinatzen dituen proposamena da.
Funtzio anitzeko hainbat elementu arkitektonikoren bidez, eremu publikoen erabilera egokia, aire zabaleko jarduerak eta kirola sustatuko dira.
Elementu horiek topaleku gisa balioko dute skate gisako kirolak egiten dituzten pertsonentzat; izan ere, horiek primeran bat egingo dute eremu publikoaren gainerako erabiltzaileekin, integrazioa, pertsonen arteko harremanak eta eremu publikoko elementuen erabilera egokia sustatuz.
Dagoeneko hiri askotan egin dituzte antzeko proiektuak, oso arrakastatsuak, hala nola Parisen, Bordelen, Amsterdamen, Frankfurten, Innsbrucken…
Non egingo litzateke?
Lekua oso garrantzitsua da, proiektuari esker, erabiltzen ari ez den edo erabilera desegokia ematen ari zaion lekuren baten erabilera egokia berreskura baitaiteke.
Horri esker zenbait arazo konpondu ahal izango dira: kolektibo marjinal batzuek eremuak ez okupatzea, gizabidezkoak ez diren jardueretarako ez erabiltzea edo lekuak bertan behera utzita edo zikinak ez egotea. Izan ere, erabiltzaileak izango dira leku hori ahalik eta baldintzarik onenetan mantentzearen onuradun nagusiak.
Honako leku hauek proposatzen ditugu: Prado parkea, Florida parkea-katedrala, Buesako kupula… Hala ere, hiriarentzat interesgarrienak diren guneen azterketa bat egiteko prest gaude.
Elementuak hiriko hainbat auzotan bana daitezke, auzoen arteko konexioak sustatzeko.
Zer ekarpen egiten du?
- Eremu publikoen erabilera berreskuratzea, kirol-jardueretarako eta aire zabalean.
- Gizalegerik ezak sortutako arazoak konpontzea eremu publikoetan.
- Gizarteratzea sustatzea. - Kirolaren bidez pertsonen arteko harremanak hobetzea.
- Pertsonak eremu publikoekin konektatzea.
- Skate-pisten saturazioa saihestea.
- Kirolean emakumeen parte-hartzea areagotzea.
- Beharrezkoak ez diren lekualdaketak saihestea eta kotxeak ez erabili behar izatea.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.