Zabalgana auzorako baliabideen ukipen-mapa
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Auzoa(k): Zabalgana
Gutxi gorabeherako kostua: 20.000 €
Zertan datza?
Zabalgana auzorako ukipen-mapa bat sortzea. Bertan, honako hauek kokatu ahal izango lirateke: elkarteak, gizarte-erakundeak, zerbitzu publikoak, erakundeak eta abar.
Mapa gizarte-etxean jarriko da ikusgai, biztanle guztiek erabili ahal izan dezaten. Eta pertsona batek maparen zati bat ukitzen duenean, aukeratutako erakundeari buruzko informazioa ematen duen soinu bat aktibatuko da. Mapa grafitoz eginda egongo da eta Makey Makey plaka bati konektatuta egongo da. Horrenbestez, pertsona batek grafitoa ukitzen duenean, mapak soinua egiten du. Hainbat arrazoigatik aukeratu da ukipen-mapa, gizarteratzeko eta ikusmen murriztua duten pertsonentzat egokia izan dadin.
Mapa hori tailer parte-hartzaile baten bidez egingo da eta, tailer horretan, interesa duten pertsonek:
- Diagnostiko bat egingo dute auzoan dauden baliabideen inguruan, eta erakundeekin harremanetan jarri ahal izango dira, informazioa eskatzeko.
- Maparako irudi grafikoa diseinatuko dute.
- Erabiliko den teknologiarekin esperimentatuko dute, Makers teknologia berriak erabilita.
- Interesa duten erakundeen ekitaldi bat argitaratzen saiatuko dira.
Non egingo litzateke?
Zabalgana auzoan.
Zer ekarpen egiten du?
Auzoan lan egiten duten elkarteak eta erakundeak ezagutzera ematea, auzoko sentimendua sortuz eta auzotarren artean bizikidetza garatuz.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.