Gizarteratzeko informazioa; atal espezifikoa udalaren web orrialdean
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean elkarte batek aurkeztutako proposamena.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Gutxi gorabeherako kostua: 30.000 €
Zertan datza?
Udalaren webgunean berariazko informazioa duen atal bat sortzea proposatzen da, hainbat hizkuntzatan, hainbat herrialdetatik Gasteizera iritsi berriak diren pertsonentzat.
Plataforma horren bidez honako informazio garrantzitsu hau zentralizatu eta zabaldu nahi da:
- Erroldatzea, udal-txartela nola lortu eta udal-zerbitzuetarako sarbidea
- OTI txartela eta osasun-zentroetako izapideak
- Prestakuntza-eskaintza (gaztelania, lanbide-heziketa, etab.)
- Hezkuntza-sistemarako sarbidea
- Unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko tituluak homologatzea
- Enplegurako zerbitzuak
- Dokumentuak erregularizatzea
- Kultu-lekuak, elkarteak eta hainbat kultur talderen erreferentziazko lekuak
- Egoera ahulean dauden pertsonentzako zerbitzu eta laguntzei buruzko informazioa
- Gidabaimena nola trukatu
- Diskriminazioak nola salatu edo erreklamazioak nola jarri arreta egokia jaso ezean
- Nola ireki banku-kontu bat
- Etxebizitzarako sarbidea
- Hiriko ikastaroak eta kultura-jarduerak
- Orientazioa, oro har.
Non egingo litzateke?
Udalaren webgunean atzerritar jatorriko pertsonentzako informazio-atal espezifiko bat sortzea proposatzen da. Plataforma QR kodea duten liburuxken edo kartelen bidez zabal liteke aireportuetan, geltokietan, herritarren bulegoetan, etab.
Proiektu hau osatzeko aurrez aurreko arreta eskain liteke: hiriko zentro zibikoetako batean berariazko espazio bat ezarrita, kultura-bitartekaritzan prestatutako langileren batekin eta hainbat hizkuntzatako interpretazio-zerbitzua (telefonoz) erabilita. Are gehiago, balio erantsia litzateke arretako langileen artean hirian harrera-prozesu bera igaro duen norbait egotea.
Zer ekarpen egiten du?
Hainbat herrialdetatik Gasteizera iristen garenontzat (nazioarteko babesaren eskatzaile gisa, baina baita hainbat arrazoirengatik denbora luzez hiri honetako herritar izatea aukeratzen duten pertsona gisa ere), oinarrizkotzat jotzen dugu alderdi garrantzitsuei buruzko informazio argia eta osoa eskuratu ahal izatea: prestakuntza, enplegua, etxebizitzarako sarbidea, kultura, zerbitzuak eta abar.
Informazio hori hainbat zerbitzuren bitartez zabaltzen da, baina askotan eskuratzeko zaila izaten da: hizkuntzagatik, hainbat erakunde eta zerbitzutan banatuta dagoelako, kultur-egoeraren eta hizkuntza-egoeraren arabera ulertzeko zaila den hizkera batean dagoelako idatzita.
Udalaren web-orrian atal bat izateak (eredu bat Bilboko Udalarena izan daiteke), edo informazio hori guztia iritsi berriarentzat eskura eta hainbat hizkuntzatan izango duen leku fisiko bat edukitzeak (hiriko zentro zibiko bat) biztanle askoren premiei erantzun diezaiekeela eta elkar hobeto bizitzen eta ulertzen lagun diezagukeela uste dugu.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.