Pedro Asua kaleko lorategian sare plastiko bat jartzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): San Martin

Gutxi gorabeherako kostua: 20.000 €

Zertan datza?

Pedro Asua kaleko 61-63 zenbakietan dagoen lorategian plastikozko sare bat instalatzea eskatzen dut, zebra-biderantz edo trenbidearen gaineko zubirantz joaten diren oinezkoek zapaldu egiten baitute.

Badira horrelako sareak San Martin parkeko beste gune batzuetan ere, eta “bidezidor” gisa balio dute oinezkoentzako guneetan.

Non egingo litzateke?

San Martin parkeko lorategian, Pedro Asua kaleko 61, 63 eta 65. zenbakietan.

Zer ekarpen egiten du?

Soropilaren egoera hobetuko da eta oinezkoei bidea erraztuko zaie; era berean, ez da lokatzik sortuko hezetasunagatik, ezta lorategia hondatuko ere. Erraz egiteko moduko obra bat dela uste dut; ez dio inori kalte egiten eta kostu eraginkorra izan daiteke.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: