Neu be banabil: Zabalganako auzo-bizimodua bultzatzea
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Zabalgana BHIko Mendibea IGE-k aurkeztutako proposamen hau hautatua suertatu zen 491,4 punturekin.
Helburua auzo-bizimodua bultzatzea da: ekonomia, harreman sozialak eta kultura. Lan ildoak izango dira hauek: adinen arteko bizikidetza bultzatzea, genero berdintasuna lantzea, euskararen erabilera sustatzea, kultura aniztasuna eta aniztasun funtzionala kontuan izatea, eta inklusiotik lan egitea.
Proiektu kolektiboa izango da, auzoko kolektiboek parte hartzea sustatuko da, baita osasun zentroak, ikastetxeek, guraso elkarteek eta gainerako elkarte edo erakundeek, eta Gasteizko beste erakunde batzuek ere. Bereziki garrantzitsua izango da gazteen parte hartzea. Aipatu behar dugu Zabalgana institutuan prozesu parte hartzaile bat eraman dela aurrera ikasleek hausnartzeko eta erabakitzeko auzoa hobetzeko zer egingo luketen. Gazteek egindako hausnarketatik jaio da merkatua antolatzeko ideia.
Bi lan eremu nagusi bereiziko dira:
- Produktuekin lotutako eremua; salerosketa eta erakusketa;
- Eremu kulturala; kultura zentzu zabalenean landuko da eremu horretan, bai kulturaren sormena eta hedapena bultzatzeko, baita jende desberdinen arteko harremanak sortzen laguntzeko.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Auzoa(k): Zabalgana
Gutxi gorabeherako kostua: 75.000 €
https://www.youtube.com/watch?v=R4KjHASN-skLotutako informazioa
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Herritarrek aukeratu duten proiektuen jarraipena
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Bozketaren emaitzak
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.