Bidegorria Agirrelanda kalean
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz Green
Auzoa(k): Arriaga-Lakua
Gutxi gorabeherako kostua: 100.000 €
Zertan datza?
Agirrelanda kaleko Zadorra eta Artapadura hiribidearen arteko zatia egokitzea, bi noranzkoko bidegorria jarriz, bi zirkulazio-errei, bi bazterbide eta oso trafiko gutxiko kalea baita. Espaloiak handitzeko, zuhaitzak jartzeko, argiztapena hobetzeko eta banku eta paperontziren bat jartzeko ere balia liteke.
Non egingo litzateke?
Agirrelanda kaleko zatia, Zadorra hiribidearen eta Artapadura kalearen artean.
Zer ekarpen egiten du?
Zadorratik igarotzen den bidegorria eta Abetxukuko zubitik irteten den irteera Artapadura kaletik igarotzen den bidegorriarekin lotzeko aukera emango luke, Abetxukutik Artapadura kalera iristeko itzulinguru bat egitea saihestuz.
Gainera, Abetxukuko biztanleentzat Gasteizko besteekin lotura zuzenagoa duen kalea da, eta gaur egun ez da oso 'atsegina'.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.