Enplegu-anezka - Enplegua eta prestakuntza

Lanzaderas de empleo

Doako lan-orientazioko programa bat da, langabezian dauden 20 pertsonari lan-bilaketa berraktibatzen laguntzeko, lan-merkatu berriarekin bat datozen teknika berriekin. Horretarako, teknikari espezializatu baten aholkularitza dute.

Nori zuzendua

18 eta 60 urte bitarteko pertsonentzat, langabezia egoeran daudenak.

Zertan datza?

Parte-hartzaileek enpleguan, tresna digitaletan, lan-ibilbideetan eta enpresekiko harremanetan espezializatutako teknikarien orientazioa izango dute, enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea lortzeko.

Horrela, adimen emozionaleko dinamikak egingo dituzte, laneko prospekzio-plan bat garatzen ikasteko eta beren helburu profesionala ardazteko; curriculumak eguneratzeko eta lan-elkarrizketen simulazioak egiteko; enplegagarritasun-mapak eta enpresekiko kontaktuak egiteko.

Antolatzaileak

Lanbide, Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Santa María la Real Fundazioa.

Informazio gehiago

www.lanzaderasdeempleo.es(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.