Radarrak jartzea Frantzia kalean eta Zubigarain
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean talde edo kolektibo batek aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa
Gutxi gorabeherako kostua: 80.000 €
Zertan datza?
Proposamenaren bidez, abiadura-kontrolak planteatzen dira hiriko bi lekutan. Batetik, radar bat jartzea proposatzen da Puente Altoko bihurgunean; izan ere, bertan 30 km/orduko abiaduran gidatu behar da, baina kotxeek oso gutxitan errespetatzen dute abiadura hori.
Eta, bestetik, Frantzia kalean radar bat jartzea planteatzen da: ibilgailuen etenik gabeko korridore bat da (kotxeak, motoak, hiri-autobusak…), eta horietako askok abiadura handian gidatzen dute eta zarata handia sortzen dute.
Non egingo litzateke?
Frantzia kalean eta Puente Alto errepidean.
Zer ekarpen egiten du?
Oinezkoen eta gidatzen dutenen segurtasuna, eta herritarren ongizatea.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.