Txakurrentzako Agility-parkeak

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean talde edo kolektibo batek aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Gutxi gorabeherako kostua: 30.000 €

Zertan datza?

Agility (txakurrentzako kirol-diziplina bat) entrenamendu-gune bat ezartzea.

Txakurrentzako parke bat sortzea da proposamenaren xedea, txakurrek beren kasa jolasteko ateak jarrita eta, horrela, txirrindulariek txakurrak ez harrapatzeko. Parke horretan mota guztietako oztopoak jartzea, hala nola sigi-sagak egiteko barrak, kulunkak, hainbat altueratan jar daitezkeen barrak (txakurrek salto egiteko)… Denbora guztian uhalarekin ibili beharrik izan gabe.

Non egingo litzateke?

Aisialdirako gune egoki batean, Olarizun, adibidez.

Zer ekarpen egiten du?

Gasteizen oso gune gutxi daude txakurren garapenerako. Hiriko kirol-eskaintza areagotzea proposatzen dut, giro osasungarria eta animaliekiko errespetua sustatzea, eta beste gune batzuetan pilaketak murriztea, gasteiztarren arteko elkarbizitza hobetzeko.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: