Kontserbatorio ondoan dagoen parkea estaltzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak
Auzoa(k): Gazalbide
Gutxi gorabeherako kostua: 80.000 €
Zertan datza?
Une honetan, Pilar-Gazalbide auzoan parke estali bat izatea da gure premia nagusia.
Hori dela-eta, Kontserbatorioko Parkea estaltzearen bideragarritasuna aztertzea eskatzen dugu, eta hori da, printzipioz, proposamenaren abiapuntua. Kontserbatorioko Parkearen kokalekua dela eta, parkea hotza da eta euria sartzen da, eta ez dago estaltzeko aukerarik.
Beroa egiten duen hilabeteetan, eguzkiaren eta beroaren eraginez ezinezkoa da ordu jakin batetik aurrera parkean egotea, ez baitago itzalik. Hiriko alderdi horretan Konstituzio Plazako parkea dugu, baina txikiegia da eta ez dira haur asko ibiltzen, arrazoi hori dela eta. Beste muturrean, Gazalbideko parkea dago eta, zuhaitzez eta eraikinez inguratutako ingurune batean dagoenez, udan ere joan daiteke bero handia egiten duenean.
Non egingo litzateke?
Kontserbatorioaren atzean dagoen haurren jolastokian.
Zer ekarpen egiten du?
Seme-alaben eta gurasoen osasuna hobetu nahi dugu! Eta gure familien mugimendu-garapena eta ongizate emozionala sustatu nahi dugu.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.