Udal Hezkuntza Jarduerak - Ludokluba ezagutu!
Ikasurtea: 2024-2025 / Gaia: Hiria ezagutzea
Deskribapena
"Ludokluba ezagutu!"
Jolastea ezinbestekoa da haurren ikaskuntza eta garapen prozesuan.
Jolas-bisita baten bidez, neska-mutilek jolas dinamikoa eta jolas librearen konbinazioaz gozatuko dute Gasteizko Ludoklubetako Sarea ezagutzen duten bitartean.
Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.
Helburuak
- Jolastu, erlazionatu, parte hartu eta ikertzeko espazioak eskaintzea.
- Zenbait eduki ikastea, jolasen eta jostailuen bidez.
Hartzaileak
LHko 4., 5. eta 6.
Antolamendua
- Lekua: ludotekak eta ludoklubak (gizarte etxeetan).
- Egutegia: 2024ko urriaren 28tik 2025eko maiatzaren 31ra arte.
- Ordutegia:
- ABETXUKU: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
- ALDABE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
- ARANA: Asteartea (15:30 - 16:30)
- ARIZNABARRA: Asteartea (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
- ARRIAGA: Asteartea (9:30 - 10:30) eta osteguna (15:30 - 16:30)
- HEGOALDE: Astelehena eta asteartea (15:30 - 16:30)
- IBAIONDO: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
- IPARRALDE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
- JUDIMENDI: Astelehena (15:30 - 16:30) eta osteguna (9:30 - 10:30)
- LAKUA: Astelehena (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
- LANDATXO: Asteartea (15:30 - 16:30)
- PILAR: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
- SALBURUA: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
- ZABALGANA: Ostirala (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
- Iraupena: ordubete.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 25 pertsona taldeko.
- Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Ludolandek eta Ortzadarrek (eskola@utelo.es ) osatutako UTEk ludoteka eta ludoklubetan egiten diren jarduerak kudeatzen ditu.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: eskabide orria betetzea, bat bisita bakoitzeko.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak:
- Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
- Bi taldek batera egin dezakete bisita, baldin eta 25 laguneko edukiera gainditzen ez badute.
- Eskabidea onartu ondoren jarduera horretara joaterik ez badago, gutxienez hiru egun baliodun lehenago jakinarazi beharko da.
- Taldea aurreikusitako datan agertzen ez bada eta behar bezala justifikatzen ez badu, ezin izango du beste data batean parte-hartu.
Informazioa
- Harremanetarako: Garbiñe Mendizabal Ascasibar.
- Helbidea: Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen Saila (Gizarte Etxeen Zerbitzua).
- E-posta: cc.zabalgana.coo@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.