Udaleko hezkuntza jarduerak - Gasteizko ikastetxeetako Guraso Elkarteei laguntza
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea
Izen-ematea: Programa honetan interesa duen guraso elkarteak edo, bestela, ikastetxeko zuzendaritzak, mezu elektroniko bat bidali beharko du llorono@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Deskribapena
Gasteizko ikastetxeetako Ikasleen Guraso Elkarteei eta/edo gaur egun guraso-elkarte aktiborik ez duten ikastetxeei zuzendutako proposamena, eta elkartearen prestakuntzan eta garapenean interesa dutenei.
Programa honen funtsezko erronkak hezkuntza-komunitateko familien parte-hartzea sustatzea eta bultzatzea izango dira, bai eta familien informazioan eta prestakuntzan laguntzea ere, haien premiak eta interesak kontuan hartuta.
Proposamena dagokion IGEen Federazioarekin koordinatuta eta lankidetzan gauzatuko da.
Balioak
Ekitatea, prestakuntza eta parte-hartzea.
Helburuak
- Familiek ikastetxeetan parte har dezaten sustatzea eta motibatzea, haien antolaketa erraztuz eta gurasoak parte hartzeko berezko espazioetara hurbiltzen lagunduz (guraso-elkarteak, eskola-kontseiluak, batzarrak).
- Guraso-elkarteek egiten dituzten eskolaz kanpoko jardueren, jarduera osagarrien eta opor-jardueren kudeaketa laguntzea, planifikatzea eta hobetzea, ikasleen eta familien prestakuntza integralean laguntzeko, eta elkartearentzat eta ikastetxearentzat berarentzat ondorio positiboak lortzea.
- Familiei informazioa eta prestakuntza ematea guraso-elkartearen berezko zereginari lotutako arloetan.
- Laguntza-eskaeren kudeaketa erraztea, diru-laguntzak justifikatzea, dinamizazio-teknikak, familientzako prestakuntza-tailerrak, guraso-elkarteak antolatutako jardueren hedapena.
- Sareko lana sustatzea, bai gainerako guraso-elkarteekin eta federazioarekin, bai inguruko gizarte- eta komunitate-eragileekin.
Hartzaileak
Gurasoak.
Parte hartzeko betebeharrak
- Lekua: Programa guraso-elkarteek erabiltzen dituzten ikastetxeko instalazioetan garatuko da.
- Egutegia: Ikasturtean zehar, parte-hartzea berretsi ondoren zehaztuko da.
- Ordutegia eta iraupena: Parte-hartzaileek eta programaren bideratzaileak zehaztu beharrekoa.
- Materialak: Parte-hartzaileek ez dute materialik eraman behar.
- Hizkuntza: Gaztelania, euskara. Beste hizkuntza batzuei erantzuteko ahalegina egingo da, ikastetxe bakoitzaren errealitatearen arabera.
- Ordainketa: ez
- Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute jarduera honetan parte hartzea jakinarazten edo zabaltzen dutenean.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martínez kalea 3, 01001 Vitoria-Gasteiz
- Harremanetarako: Lorea Loroño (945 16 16 16, telefono-luzapena 6546 / llorono@vitoria-gasteiz.org)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.