Bakarrik dauden adinekoentzako laguntza
Nahi gabeko bakardadea bizitzako uneren batean guztiok paira dezakegun arazo soziala da.
Zurekin gaude
Konpainia behar baduzu edo hitz egiteko lagunik ez baduzu
- Dei izaiguzu 945 16 14 43, bakarrik, triste, larri edo kezkatuta sentitzen bazara.
- Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara. Igandetan 15:30etik 20:00etara.
Laguntza behar baduzu zure eguneroko bizitzan ongi moldatzeko
- Dei izaguzu 010 telefonora, edo 945 16 11 00 telefonora, eta esaguzu zure eremuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jarri nahi duzula, familiaren edo gizartearen laguntzarik ez baduzu.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, jai egunetan izan ezik, 08:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 08:00etatik 14:00etara.
Premiazko laguntza behar baduzu dei izaguzu 945 13 44 44 (Udalaren Gizarte Larrialditarako Zerbitzua). Egunero, edozein ordutan.
Kanpainak
"Bakardadeari aurre egin nahi diot": adinekoentzako informazio, detekzio eta akonpainamendu kanpaina
https://www.youtube.com/watch?v=d3GwZOx3Tb4Bakardadeari buruzko sentsibilizazio-kanpaina Zaramagan
https://www.youtube.com/watch?v=su5OpamnSgc https://www.youtube.com/watch?v=4s1H6HZUb1cEta gainera
- BIZAN Sarean bakarrik bizi diren pertsonen bakardadea arintzeko lantegiak dago.
- Baita “Piztu zure auzoa” programa ere, babesa, eztabaida eta laguntzarako gunea.
- Era berean, eskuragarri duzu adinekoentzako programei eta baliabideei buruzko informazio interesgarria ere.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.