Zatoz Jesús Ibañez de Matauco Antzokira: "Dados"
- Udalaren Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea
Irailaren 9tik 20ra (irailaren 9tik 20ra, lehentasunezko arreta-zentroen inskripzioa; irailaren 14tik 20ra, inskripzio orokorra)
Deskribapena
Atal honek "Dados""" " antzezlana proposatzen du, gaztelaniaz, konpainia liderren eskutik, lider estatu mailan ere. Eragin handiko edukiak dira, gogoetara eta antzerkiaren bitarteko ikuspegi kritikora gonbidatzen dutenak. Antzezlana gazteei bereziki zuzenduta dago.
Antzezpena bukatutakoan antzezleekin solasaldia izango dugu.
"Dados", Ventrículo Veloz konpainia.
Atal honek gaztelaniazko "Dados" antzezlana proposatzen du Ventrículo Veloz konpainiak, Veronica Perezek eta Cristobal Súarezek sortutako antzerki-ekoiztetxea, gazteentzako modu alternatibo bat gauzatzeko helburuarekin. Konpainia 2016an sortu zen "Papel" lanarekin (eskolako bullyng-ari buruz), 2017an "Por la boca" (elikadura-portaeraren nahasmenduei buruz ) eta 2018an "Dados" estreinatu zuen (genero-identitateari buruzkoa), Jose Padilla egile eta zuzendariaren Veloz trilogiari forma emanez.
"Gazteei inguruan dituzten arazo sozialak planteatu nahi dizkiegu, antzerki esperientzia baten bidez, greziarrek antzerkia askatasunean, errespetuan eta tolerantzian hezteko erabiltzen zuten espirituarekin. Horrela, ez diegu jokabide- edo pentsamendu-eredu bat inposatu nahi, soilik kezkatzen dituzten gaiak azaltzen dizkiegu, eta beraiei uzten diegu beren ondorioak ateratzen, beren adimenera eta aztertzeko gaitasunera joz. Hurbileko, zuzeneko, aurrez aurreko, berdin-berdin, ikusle guztiak antzezpenen parte aktibo bihurtzen ditugu, laugarren horma hautsiz eta obra bakoitza esperientzia bakar eta errepikaezin bihurtuz
Emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo da ikusleekin, eta talde osoak parte hartuko du.
Material didaktikoa
Obra ahalik eta gehien gozatzeko, eta batez ere, obrari onura pedagogikoa ateratzearren, gomendagarria litzateke funtzioaren aurretik ikasleei informazioa ematea
Balioak
Sormena, prestakuntza eta identitatea.
Helburuak
- Ikasleen prestakuntzari laguntzea, arte eszenikoen aldeko jarrera positiboa sortzeko asmoak bultzatuta.
- rakasleei baliabideak (zuzeneko antzerkia) eskaintzea, curriculuma garatzen laguntzeko.
- Publiko berriak jasotzearen alde egitea.
- Principal Antzokira lehen aldiz doan publiko gaztea jarduerari buruzko bizipen positiboarekin atera dadila.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. maila).
Antolamendua
- Lekua: Principal Antzokia. Egutegia: 2022ko martxoaren 18.
- Ordutegia: bi saio egongo dira 9:30an eta 12:00etan.
- Iraupena: 55 minutu (antzezpena) eta 30 minutu (solasaldia).
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez ere: osasun-baldintzen arabaera
- Hizkuntza: Gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: Ez.
- Oharrak: izen-emate bakarra bete daiteke saio berera joan nahi duten hezkuntza mailako ikasle kopuru osoaren izenean.
- Izena eman ahal izango da datak eta lekuak bete arte. Data eskuragarririk ez balego, eskaera itxarote-zerrendan jarriko da.
- Epez kanpo jasotako eskabideak kontuan hartuko dira bakarrik lekurik balego.
- Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala jokatzea.
- Aurreikusitako ordutegia errespetatzearren gure gomendioa da 20 minutu aurretik joatea.
Informazioa
- Antolatzailea: Antzoki Sarea. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
- Helbidea: San Prudentzio kalea 29, 01005 Gasteiz.
- Harremanetarako: 945 161 326, e-mail: gestionteatros@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Arte eta ikus-entzunezkoen hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.