Udal prestazio ekonomikoen programa arautzen duen ordenantza eguneratzea

1985. urtean du jatorria Udal Prestazioen Programak, orduan izan baitzuen benetako hasiera Udalaren gizarte-zerbitzuen hazkundeak, zeinen berrespenik sendoena aurrekontu-zuzkidura izan baitzen, eta antolakuntza-egitura berria. Ez baliabide ekonomikorik, ez beste inongo gizarte-babeserako sistemaren estaldurarik -pentsiorik, langabezia-subsidiorik edo besterik- ez zuten pertsonen beharrei erantzuteko sortu zen programa, eta, beraz, izaera osagarria du.

1999ko irailaren 17an jarri zen indarrean Udal Prestazioen Programa arautuko zuen lehen ordenantza, non biltzen baitzen Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak udal prestazioak emateko aintzat hartu beharreko araudia.

Lege-aldakuntzak

Udal Prestazioen Programa ordenantza berri baten bitartez egokitzeko premia ekarri du berekin lege-garapenak, eta hori da hurrengo kapituluetan garatzen dena. Honako lege-aldakuntza hauek izan dira kontuan ordenantza lantzeko orduan:

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa,
  • 18/2008 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa,
  • 147/2010 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa,
  • 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

2016an, ordenantza zaharra berrikusteko lanei ekin zien sailak, hainbat profiletako teknikarien eta saileko zerbitzu guztien partaidetzarekin. Azkenik, debate politikorako aurkeztu zen ordenantza-proposamena, eta onespena emateko tramiteei ekin zitzaien.

2017ko ekainaren 23az geroztik Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren Udal Prestazio Ekonomikoen Programa arautzen duen Ordenantza berria(Beste leiho batean irekiko da) dugu, zeinek 1999koa eguneratu baitu, eta helburu hauek baititu:

  • Beste sistema publiko batzuek estaltzen ez dituzten oinarrizko beharrei -elikadura, etxebizitza, bizilekua, jantziak, hezkuntza eta prestakuntza, osasun-laguntza- aurre egiteko nahiko baliabide ekonomikorik ez daukaten pertsona eta bizikidetza-unitateei laguntzea.
  • Nahiko baliabide ekonomikorik ez edukitzeak eragiten dituen ondorio fisiko, psikiko eta sozialak -pertsonak gizartean behar bezala moldatzea galarazten dutenak- prebenitu eta saihestea.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: