TAO - Tarifak, txartelak eta isunak baliogabetzea
TAO bidez araututako guneetako aparkatzeko prezioa urtero eguneratzen da, eta l 7.6 udal ordenantzan zehazten da, txartelen, isunen eta isun-baliogabetzeenak bezala.
Oharra: egoiliarrentzako bakarrik diren lekuetan izan ezik, gainerako leku guztietan bada 15 minutuz doan aparkatzerik, baina derrigorrez aparkatzeko doako tiketa ipini behar da.
Alegiazko ordainketa
Smartphonerako "Telpark" aplikazioaren bidez, Google Play-n eta App Store-n deskargatu!
Aplikazio horrekin edozein unetan luza daiteke aparkatzeko denbora, eta edozein unetan atera autoa, benetan emandako denbora besterik ordaindu gabe. Gainera, ibilgailu baten baino gehiagoren aparkamendua kudea daiteke, eta alarmen bidez abisatzen du aparkatzeko denbora bukatzear dagoenean. Salaketak mugikorraren bidez baliogabetzeko aukera ere ematen du, eta mugikorraren GPSaren bidez ibilgailua aurkitzeko.
Informazio gehiago: https://www.telpark.com/
Tiketak parkimetroetan
Aparkatzeko tiketak parkimetroetan erosiko dira, txanponekin. Tiketak ibilgailuaren barruan jarri beharko dira, kanpotik ondo ikusteko moduan, haizetakoaren atzean. Tiketetan eguna eta baimendutako aparkaldia zein ordutan amaitzen den adieraziko dira.
Txartelak
OTA txartelek ibilgailua mugarik gabe aparkatzeko eskubidea ematen dute. Modalitateak:
- Egoiliarrentzako txartela
- Sozietate-egoiliarrentzako txartela
- Merkatarientzako txartela
Isunak baliogabetzea
- Doako 15 minutuen muga gainditzeagatik jasotako isunak ezin dira baliogabetu.
- Aparkaldiaren ordu-muga gainditzeagatik jasotako isunak baliogabetu ahal izango dira, baldin eta tiketean adierazitako ordutik bi ordu baino gutxiago igaro bada.
Gainditutako denbora (baliogabetzea) txartel-makinan edo Telpark aplikazioaren bitartez ordainduko da. - TAO araudia
- Ordainagiriak eta isunak on-line ordaintzea
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.