Azken urteotan, Udala memoria historikoa ondare kolektibo gisa ezagutu eta gordetzearen aldeko konpromiso garbia erakusten ari da. Konpromiso horrek garamatza memoria historikoa berreskuratu eta gordetzeko politika aurrera eramatera eta Gerra Zibilean zein diktadura frankistan bidegabekeriak eta irainak jasan zituzten pertsonei aitorpena adierazteko eta haien izen ona berreskuratzeko behar diren erakunde-ekimenak abian jartzera.
Ekimen horien oinarri dira Giza Eskubideen gaineko nazioarteko legedia; eta egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta berriz ez gertatzeko bermearen printzipioak.
2017ko urtarrilean, Memoria Historikoari buruzko mozioa onetsi zuen Gasteizko Udalak, eta haren bitartez hirian dauden sinbolo frankistetan esku hartzea erabaki zen, abenduaren 26ko Memoria Historikoaren Legearen 15. artikuluak gomendatzen duen bidetik. Ondoren, 2018ko urtarrilaren 12an Memoria historikoarekin lotuta egin beharrekoei buruzko Alkate-dekretua onartzen da.
Lan hau guztiaren fruitu da "Vitoria-Gasteiz, Memoria duen hiria" liburua. Orrialde hauetan Udalaren Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak demokrazia babesteko bizitza eman zuten frankismoaren biktima guztien oroimena berreskuratu eta duintasuna goratzeko egindako egintzen berri biltzen da.
Ikerketa eta kontsentsu lan sakona gauzatu eta gero, haek dira gauzatzen ari diren ekintzak:
- Memoriaguneak: frankismoaren biktima orori aitorpena adierazteko lekuak.
- Gasteiztar errepresaliatu eta hildako oro aitortzeko eguna sortzea. Martxoaren 31 izango da egun hori, data horretan fusilatu baitzuten Teodoro González de Zárate jauna, Gasteizko alkatea izan zena, beste 15 pertsonarekin batera.
- Teodoro González de Zárate jaunaren eta gainerako biktimen omenezko eskultura bat egitea. Biktimen oroimenezko zentroaren aurreko plazatxoan jarri da 2018ko martxoaren 31n.
- "Red Álava"-n kolaboratu zuten pertsonen omenez xafla bat jartzea 2018ko maiatzaren 5ean Senda ibilbidean.
- Heinkel hegazkinaren istripuan hildako bi zibilak oroitzeko xafla (Antonio Peral Maza eta Vicente López de Lacalel Erauskin jaunak) jartzea Plaza Berrian 2018ko irailaren 28an.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.