Kandelen gaua
Urtero, Gabon Zaharrareko aurreko ostiraleko gauean, Alde Zaharreko kaleak argiz eta giro onez betetzen dira. Gau xarmagarri honetan 13.000 kandel argiztatzen dituzte erdi aroko hiriguneko txoko guztiak. Jarduera honetan erdigune historikoko merkataritzak eta ostalaritzak ongietorria ematen dio Gabonei.
Noiz
Gabon Zaharrareko aurreko ostiraleko gaua (abenduak 17).
Non
Enparantzak: Aihotz plaza, Andre Mari Zuria, Santo Domingo, Burullerias, Santa Maria eta Ahate Iturri plazatxoan.
Merkataritza kaleeetan: Aiztogilen, Errementarin, Zapatarin, Hedegilen, Txikita kalean, Pintoren, Kanpokale Berrian, Barrenkale Berrian, Errege Atean eta San Franciscon.
Intereseko guneetan: Santa Mariako Katedralean, Goiuri Jauregian, Faloren museoan, Otxanda Andrearen Dorrean, Eskoriatza-Eskibel Jauregian eta harresian.
Bisita gidatua
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Informazio gehiago
Gasteiz Onen webgunean.
https://www.youtube.com/watch?v=cGYQXRE-s8YLotutako informazioa
- Ekitaldiak Vitoria-Gasteizen - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Merkataritza eta ostalaritza - Merkataritza ekitaldiak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.