Urban Commerce - Hiri Merkataritzari buruzko VII. Jardunaldi Teknikoa (2016/10/27)

Urban Commerce 2016

Saltoki konektatuak hiri konektatuetan

Programa | Dokumentazioa

Aurkezpena

Urban Commerce ekimena 2006an sortu zen. Urte hartan, Vitoria-Gasteizko Udalak Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko Biltzar bat antolatzea hartu zuen erronkatzat, helburu baitzuen hiria erreferentzia bihurtzea merkataritza-berpizteko politiketan eta hiri-merkataritzako modernizatze eta berritzeari buruzko esperientzien trukean.

Orduz geroz, Urban Commerce markaren barruko ekintzen artean, lau nazioarteko biltzar eta sei jardunaldi tekniko antolatu dira.

Urban Commerce ekimena abiatu zenetik 10 urte igaro eta gero, 2016an, Vitoria-Gasteizko Udalaren Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak bere gain hartu du Urban Commerce ekimenari segida ematea, eta, horretarako, jardunaldi tekniko bat antolatu du txikizkako merkataritzaren sektoreko profesionalentzat eta sektore horren lehiakortasuna hobetzeko lan egiten dutenentzat (hala nola erakunde publikoetan, unibertsitatean, enpresaburuen elkarteetan, aholkularitza-enpresetan eta prestakuntza espezializatutako zentroetan).

Helburuak

Honako helburu nagusi hauek lortu nahi dira 2016ko topaketa honen bidez:

  • Ongi konektatuta egotea sektorearentzat zein garrantzitsua den ulertzea, egoera berri horretara tokiko merkataritza nola egokitzen ari den aztertuz eta saltokiaren eta bezeroaren arteko egungo harremanak birplanteatuz.
  • Merkataritza-jardueraren, saltokiaren eta hiri-espazioaren artean dagoen loturari buruz hausnartzea.
  • Administrazio Publikoek espazio publikoaren barruan inguru goxoak sustatzeko duten eginkizuna interpretatzea.
  • Beste herrialde batzuetan arrakasta izan duten ereduak ezagutzea.
  • Sektorearen egungo egoerari buruz hausnartzea eta azken joerak ezagutzea.
  • Sektorean gertatzen ari diren aldaketa nabarmenak aztertzea eta aldaketa horiek txikizkako merkataritza independentearen lehiakortasunean ekartzen dituzten aukera eta arriskuei buruz eztabaidatzea.
  • Profesionalen arteko informazio-trukea sustatzea, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko funtsezko tresna gisa.
  • Hiri-merkataritza berpizten eta sustatzen lan egiten duten eta jatorri desberdina duten enpresa eta erakundeen arteko sinergiak sortzea eta sare informalak sortu eta indartzen laguntzea sektoreko enpresen eta nazioartean hiri-merkataritzaren kudeaketarekin zerikusia duten erakundeen artean.

Laburbilduz, hauxe da helburua: ideiak, jardunbide egokiak, iritziak eta esperientziak trukatzeko inguru egoki bat sustatzea, sektorearen garapena eta hiri-merkataritza berrasmatu eta egungo egoeratik indartuta ateratzeko estrategiak eztabaidagai hartuta.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: